11/2013 FORU LEGEA, martxoaren 12koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena, udaletako zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako.

FORU LEGEA, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO UZTAILAREN 2KO 6/1990 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA, UDALETAKO ZINEGOTZIEN BOTO-ESKUORDETZEA EZARTZEKO.

Zioen azalpena

Erakundeen funtzionamenduak, batzuetan, behartzen du beren erregelamenduetan aldaketak egin edo bultzatzera, behar berrietara eta gizartean ordezkari publikoei begira sortzen diren aldaketetara egokitzeko. Boto-eskuordetzea, bai amatasuna dela kausa, bai ospitaleratzea nahiz gaixotasun larria dela kausa, jasoa dago dagoeneko zenbait legebiltzarretan, esate baterako Diputatuen Kongresuan edo Nafarroako Parlamentuan, eta Espainiako zenbait udaletan ere bai; denek ere beren erregelamenduen bidez arautu dituzte alderdiok.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen aldaketa honekin, Nafarroako Parlamentuak legezko bidea ematen die Nafarroako Foru Komunitateko udalei, modu horretan jardun ahal izan dezaten.

Artikulu bakarra.–Idatz-zati berri bat gehituko zaio Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 86. artikuluari. Hona edukia:

“4. Udaleko osoko bilkurak onetsi ahalko du jaso dadila bere erregelamendu organikoan zinegotziek zer kasutan eskuordetzen ahalko duten botoa, honakoen arabera:

  1. Amatasuna dela-eta bilkuretara joaterik ez duen zinegotziak bere botoa beste zinegotzi baten esku utzi ahalko du, erditzearen ondorengo sei asteetan.

    Aitatasunagatiko baja, edoskitzea edo haurdunaldia ez dira kontuan hartuko boto-eskuordetzea baimentzeko, medikuak behar bezala justifikatutako haurdunaldi arriskutsuaren kasuan izan ezik.

  2. Behar bezala egiaztatutako ospitaleratze baten edo gaixotasun larri baten ondorioz bilkuretara joaterik ez duten zinegotziek beren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR