236/2011 FORU DEKRETUA, azaroaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan indarra duten lan publikoaren eskaintzak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Defizit helburua betetzeko hainbat neurri onesten dituen urriaren 6ko 1/2011 Foru Lege-Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak berrikusi egin beharko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan indarra duten lan publikoaren eskaintzak, eta zilegi izanen du oraindik deialdi baten bidez atera ez diren lanpostuak edo deialdia atera arren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsia ez dutenak kentzea, arrazoi ekonomikoengatik eta antolaketa arrazoiengatik bidezkoa iruditzen zaionean, zerga finkapenari eta aurrekontu egonkortasunari begira.

Foru lege-dekretu horretan jasotako aginduak ukitutako departamentu eta erakunde autonomo guztiek berrikusi dituzte indarrean dituzten lan publikoaren eskaintzak; Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak proposatu du liburutegiko laguntzaile izateko 7 lanpostu kentzea, ordaindik argitaratu gabe dagoen deialdikoak.

Era berean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak txostena eman du, adieraziz osasun arloko 23 lanpostu, oraindik deitu gabe daudenak, kendu behar direla, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 7ko 23/2011 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian sarturik dauden erakunde autonomo horretako 102 lanpostuak ere. Ebazpen horren bidez, hain zuzen ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko zenbait lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu gabe dago.

Azken kasu horretan, kontuan harturik lanpostu kopuruaren murrizketa dagoeneko argitaratuta dagoen deialdi bati dagokiola, eta izangaiek deialdian izena emateko unean zeuden baldintzen aldaketa nabarmena dakarrela, bidezkoa da epe bat ezartzea, egokitzat jotzen dutenek hautapen prozesuan parte hartzeari uko egin, eta ordaindutako tasa itzultzea eskatzeko; neurri honek salbuespen izaera du, urriaren 6ko 1/2011 Foru Lege-Dekretuaren 3. artikulua aplikatuz onetsitako lanpostu murrizketa delako. Hautapen prozesuan parte hartzeari uko egiteak berarekin ekarriko du onartuen behin betiko zerrendatik kanpo gelditzea eta inskribatzeko ordaindutako tasa itzultzeko eskubidea aitortzeko ezarriko den prozedurari hasiera ematea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR