157/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, adingabeko seme-alabak zaintzeko eta eritasuna edo/eta istripua dela-eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik, aldizka ordaintzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoetarako deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak haiei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko.

Deialdi honek aldizka ordaintzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzea du helburu, adingabeko seme-alabak zaintzeko eta eritasuna edo/eta istripua dela-eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik.

Deialdi honen bidez, laneko eta familiako eginkizunak batera eramatea bultzatu gogo da, behar bereziagatik eta epeagatik, hura lortzeko baliabideak erraztea bereziki garrantzitsua den kasuetan. Bestetik, batez ere adingabeak zaintzeko kasuan, atxikimendua indartu gogo da gurasoekin dituzten harremanetan. Azkenik, jaiotzen kopurua sustatzea da beste helburuetako bat.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz, eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean tramitatu eta ebatziko dira espedienteak. Deialdi honetarako aurrekontu erabilgarria agortzen bada, eskaerak ezetsi eginen dira.

Espedienteko txosten teknikoak eta juridikoak aztertuta, agerian da, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek ematearen egokitasuna eta gizarte interesa, baita deialdiaren eta oinarri arautzaileen legezkotasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Aldizka ordaintzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, adingabeko seme-alabak zaintzeko eta eritasuna edo/eta istripua dela-eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko odol bidezko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik, foru agindu honen eranskinean gehitutako oinarri arautzaileei jarraituz.

  2. Guztira, 200.000 euroko gastua baimentzea, 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Laguntza ekonomikoak familientzat” izeneko 930002 94200 4809 231507 kontu-sailaren kargura; hori guztia, aurrekontu erabilgarria izatearen menpe.

  3. Baldin eta eskabide guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, aurreikusitako gastua handitu ahal izanen da, kontu-sail horretan aurreikusitako mugaraino.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  5. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzari eta Gizarte Politiketako Departamentuko Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Kontabilitate Zentroari.

Iruñean, 2014ko martxoaren 25ean.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

Lehendabizikoa.–Laguntzaren xedea eta onuradunak.

1.1. Aldizka ordaintzen diren laguntza ekonomikoak zuzenean ematea du xede deialdi honek, langileen laneko eta familiako bizitza batera eramateko neurri osagarri gisa, eszedentzian daudenean, lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eritasunagatik eta/edo istripuagatik, deialdi honen bigarren oinarrian zehaztutako kasu batean daudenean.

1.2. Laguntzaren onuradun izateko, eskatzaileak 2014an hartu beharko du eszedentzia, eta deialdi honen bigarren oinarrian jasotako kasuetako batean egon beharko du.

Bigarrena.–Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak.

2.1. Honako kasu hauetan emandako eszedentziek diru-laguntza izaten ahalko dute:

  1. Istripu larria izan duten seme-alaba adingabeak zaintzeko, edo harrera egoeran dauden adingabeak zaintzeko, ospitalizatuta daudenean eta/edo gero ere bai haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko.

  2. Eritasun larria edo istripu larria izan duten odol bidezko lehen graduko ahaide helduak zaintzeko, ospitalizatuta daudenean haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eritasuna eta/edo istripua izan denean eta/edo ondoren.

    Oro har, eritasun larriak bat-batekoa eta ustekabekoa izan behar du, ez eritasun luze baten ondoriozkoa, salbu larritu egiten bada, eta ospitaleratzea beharrezko bihurtzen bada, baita zuzenean, jarraian eta etengabe hartu beharreko zainketa ere.

  3. Bigarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaio denean, eta jaioberriak edo familia-unitatean bizi diren seme-alabetako beste batek gutxienez %33ko desgaitasuna edo mendekotasun moderatu edo larri bat duenean, edo mendekotasun handia, eta familia-unitateko adingabeetako bat gutxienez, jaioberria ez dena, 9 urtetik beherakoa denean eta desgaitasuna edo mendekotasuna badu, edo 6 urtetik beherakoa bestela.

  4. Jaiotzeagatik seme-alaba adingabeak zaintzeko, hirugarren edo hurrengo semea edo alaba denean, eta familia-unitateko adingabeetako bi kide gutxienez 6 urtetik beherakoak direnean, jaio berria(k) barne.

  5. Urtebeterako edo gehiagorako adopziorako edo harrerarako.

  6. Haur bat baino gehiago erditu, adoptatu edo harreran hartzeko.

    2.2. Eritasunagatik edo istripuagatik, odol bidezko lehen graduko ahaide helduak ospitalizatu eta haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzea behar dutela edo behar izan dutela egiaztatzeko, Nafarroako Osasun Zerbitzuko sendagile batek egindako ziurtagiria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR