213/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean adingabeen babesaren esparruan aritzen diren entitateentzako 2012. urteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, bere jarduketa programen artean, haur eta familiei oinarrizko arreta emateko programa bat du.

Abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari esleitu zitzaizkion, beste eginkizun batzuen artean, haurrei eta nerabeei babesa, sustapena eta arreta ematea, Nafarroako Foru Komunitatean.

Bestalde, abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren 2.1 artikuluaren bidez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren aurrekontuen kargura emanen diren diru-laguntzen deialdiak egiteko eskumena Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari esleitu zitzaion.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatean adingabeen babesaren esparruan aritzen diren entitateentzako diru-laguntzen 2012ko deialdia onestea, foru agindu honen eranskinean azaltzen diren oinarrien arabera.

  2. 115.954 euroko gastua baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko "PFEZaren %0,7ko funtsa, Lanbide hastapeneko programak eta diru-laguntzen deialdia" izeneko 900005 91100 4819 231700 kontu-sailaren kargura.

  3. Deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Haur eta Nerabeentzako Babes, Sustapen eta Arretaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2012ko maiatzaren 9an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

    ERANSKINA

    Deialdiaren oinarriak

  5. -Xedea eta aplikazio eremua.

    Deialdi honek xedea du 2012ko diru-laguntzak esleitzeko araubidea ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko adingabeen babesaren esparruan aritzen diren irabazi asmorik gabeko entitateen funtzionamendurako eta jardueren sustapenerako.

    Diru-laguntza horien bidez, bultzatu nahi da adingabeen babesgabetasun arriskuaren prebentzioaren arloan aritzen diren elkarteek eta gainerako entitateek programak eta ekintzak egin ditzatela talde horien premiei erantzuteko.

  6. -Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak.

  7. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak diruz lagunduko ditu babesgabetasun arrisku arina/moderatua duten adingabeentzako gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeak eta esku-hartze terapeutikoak, eta/edo babesgabetasun arrisku egoerei aurrea hartzea helburu dutenak, zehazki, egoera horietan dauden adingabeen bizi baldintzak hobetzeko helburua (lehen, bigarren eta hirugarren mailako prebentzio programa eta ekintzak eginez) duten programak.

  8. Haurren eta Nerabeen Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen arabera babesik gabeko egoeran ez dauden haur edo nerabeentzako programak edo ekintzak ez dira diruz lagunduko, ezta adingabeen babesgabetasun egoerei aurrea hartzea helburu ez dutenak ere.

  9. -Diru-laguntzaren zenbatekoa eta prozedura-mota.

  10. Diru-laguntza 36.000 euro izanen da, gehienez, urtean.

  11. Eskatutako kopurua ere 36.000 eurokoa izanen da gehienez urtean.

  12. Diru-laguntzak emateko ezinbestekoa izanen da aurrekontuan horretarako diru nahikoa egotea.

  13. Aurkezten diren entitateek programa baterako soilik jasotzen ahalko dute diru-laguntza.

  14. Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da.

  15. -Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

  16. Diruz laguntzen ahal diren gastuak diru-laguntzaren xedeko jarduera garatzeko beharrezkoak direnak izanen dira.

  17. Diru-laguntza jasotzen duten entitateek langileria gastuetarako, jardueren garapenerako eta funtzionamendurako erabiliko dute laguntza. Funtzionamendu gastuek ez dute diru-laguntzaren %30 gaindituko.

  18. -Betebeharrak.

  19. Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak jaso ahal izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta bidezkoak diren erregistroetan inskribatuta egotea.

    2. Diru-laguntza jasoko duen jarduera Nafarroako Foru Komunitatean egitea.

    3. Irabazi-asmorik ez izatea.

    4. Erakundearen xedea babesgabetasun arriskuan dauden adingabeentzako jarduerak prestatzea dela espresuki agertzea estatutuetan.

    5. Xedeak lortzeko egitura egokia eta langile eta baliabide nahikoak izatea eta proposatutako helburuak lortzeko behar den esperientzia eta esku hartzeko gaitasuna frogatzea.

    6. Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortu dela frogatzea.

    7. Baldin eta 2011. urtean onuraduna izan bada Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 5eko 120/2011 Foru Aginduaren bidez onetsitako diru-laguntzen deialdian, aurkeztu izatea memoria teknikoak eta ekonomikoak eta diru-laguntza esleitu eta ordainduaren ondoriozko fakturak.

    8. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debekuetatik salbu egotea.

  20. Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta diru-laguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

  21. -Proiektua bukatzeko epea.

    Laguntzaren xede diren programak (2012. urtean egin behar dira) betetzeko epea urtebetekoa da. Edozein egunetan hasten direla ere, diruz lagundutako jarduerek 2012ko abenduaren 31n bukatuta egon behar dute.

  22. -Eskaerak aurkezteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR