370/1998 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, zuzeneko zenbatespen erregimen erraztua arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Lege 22/1998, abenduaren 30ekoa, enpresazko eta lanbidezko jardueren etekinak zuzenean zenbatesteko modalitate erraztu bat ezarri du. Hori erregelamendu bidez garatu beharra dago haren norainokoak zehazteko eta etekin garbia zehazteko behar diren arauak ezartzeko.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeitahamarrean eginiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Aplikatzeko eremua.

  2. Zuzeneko zenbatespen erregimenaren modalitate erraztua subjektu pasiboak garatzen dituen enpresazko edo lanbidezko jarduera guztiei aplikatuko zaie, baldin eta haren etekinak zenbatespen objektiboko erregimenaren bidez zehazten ez badira eta

    1goa. Negozioko zifraren zenbateko garbiak urtean ehun milioi pezeta baino gutxiago egiten badu.

    Zifra hori zehazteko, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen Testu Bategineko 191. artikuluan xedaturikoarekin bat, produktuen salmentaren eta subjektu pasiboaren jarduera arruntei dagozkien zerbitzuen ematearen zenbatekoak zenbatuko dira, hobariak eta salmenten gaineko beste murrizketak kenduta, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta negozioko zifrarekin zuzenean zerikusirik duten gainerako zergak ere bai. Komisio-hartzaileak badira, komisioen zenbateko osoa hartuko da kontuan.

    2garren. Modalitate honi uko egiten ez badiote.

  3. Zuzeneko zenbatespen erregimenaren modalitate erraztua aplikatzeko mugatako ezartzen den negozioko zifraren zenbateko garbiaren erreferentzia modalitatea aplikatu behar deneko aurreko urtekoa izanen da.

    Jardueraren lehenbiziko urtean, etekin garbia zenbatespen objektiboko erregimenaren bidez zehazten ez denean, modalitate hau izanen da aplikatzekoa, horri uko egiten zaionean salbu.

    Jarduera hasi deneko urtea idazati honetako lehenengo lerroaldean aipatzen den aurreko urtea izan denean, negozioko zifraren zenbateko garbia urtera aldatuko da.

  4. artikulua. Ukoak eta salbuespenak.

  5. Zuzeneko zenbatespen erregimenaren modalitate erraztuari egiteko ukoa horrek ondorioak izan behar dituen urte naturalaren hasieraren aurreko abenduan eginen da edo, jardueraren hasieraren kasuan, hasi eta hurrengo hogeita hamar eguneko epean.

    Ukoak gutxienez ere hiru urtetarako izanen ditu ondorioak. Epe hori iraganik, tazituki luzatutzat joko da modalitatea aplika litekeen hurrengo urte bakoitzerako, arestiko idazatian aurreikusiriko epean ukoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR