FORU AGINDUA, 1996ko abenduaren 2koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, zenbait eskurantzaren erabilera Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan zuzendari nagusien esku uzten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 37. artikuluak xedatzen duenez, kontseilariek beren Departamentuetako zuzendari nagusien esku utzi ahalko dute haien eskurantzen erabilera.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko azaroaren 14ko 13/1986 Foru Legearen 7. artikuluak xedatzen duenez, kontseilariek kontratuetarako dituzten ahalmenak zuzendari nagusien esku utzi ahalko dira, Gobernuaren baimena behar duten kontratuak direnean salbu.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren jarduerek behar duten eraginkortasuna eta bizkortasuna lortzeko asmoz, beharrezkotzat jo da zuzendari nagusien esku uztea kontseilariari dagozkion zenbait eskurantza.

Hori dela eta, aipatu Foru Legeen artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Industri zuzendari nagusiaren esku uztea Departamentuko kontseilariari industriaren eta energiaren arloan dagozkion eskurantzen erabilera, inoren esku utzi ezin direnak salbu. Honako hauek dira:

    1. Aipatu arloan izaten diren espediente administratiboak ebaztea.

    2. Gastuetarako baimena eta xedapena eman eta ordaintzeko obligazioak berrestea, baita Zuzendaritza Nagusiko programetan aurrekontuko aldaketak egitea ere.

    3. Zuzendaritza Nagusiko unitate organikoen artean sortutako gatazkak konpontzea.

    4. Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, kontseilariei dagozkien kontratuen gaineko ahalmenak, Nafarroako Gobernuaren baimena behar dutenak salbu.

    5. Zuzendaritza Nagusiari atxikitako langileei dagokienez, ekainaren 13ko 124/1984 Dekretuaren 3. artikuluak aipatutako ahalmenak erabiltzea.

  2. artikulua. Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusiaren esku uztea Departamentuko kontseilariari merkataritzaren, kontsumoaren eta turismoaren arloan dagozkion eskurantzen erabilera, inoren esku utzi ezin direnak salbu. Honako hauek dira:

    1. Aipatu arloan izaten diren espediente administratiboak ebaztea.

    2. Gastuetarako baimena eta xedapena eman eta ordaintzeko obligazioak berrestea, baita Zuzendaritza Nagusiko programetan aurrekontuko aldaketak egitea ere.

    3. Zuzendaritza Nagusiko unitate organikoen artean sortutako gatazkak konpontzea.

    4. Foru Komunitateko Administrazioaren kontratuei buruzko Foru Legearen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, kontseilariei dagozkien kontratuen gaineko ahalmenak, Nafarroako Gobernuaren baimena behar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR