683/1996 FORU DEKRETUA, abenduaren 24koa, Nafarroako Toki Entitateen Ordenantza Fiskalen Erregistroa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan eta hamaikagarren xedapen iragankorrean Nafarroako Toki Entitateen Ordenantza Fiskalen Erregistroa sortzea erabaki zen.

Foru Dekretu honen helburua lege agindu hori betetzea da herritarrek ahalik eta errazen eskura ditzaten aipatu arauak, hala eskatuz gero.

Kontutan hartuz ordenantza fiskalek eraginik izanen badute Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar direla eta Nafarroako toki entitateak behartuta daudela indarra duten ordenantzen kopia eskatzen dutenei luzatzera, orain sortutako Erregistroak, Toki Araubidearen Foru Batzordeak adostasun txostena eman ondoren, informazioa eskuratzeko bideak zabalduko ditu, herritarren eskura jarriz.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hogeita lauan hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Toki Entitateen Ordenantza Fiskalen Erregistroa sortzen da, Toki Administrazioko Departamentuaren menpe.

  2. artikulua. Nafarroako Toki Entitateen Erregistro Fiskalen Erregistroan, publikoa izanen baita, Nafarroako Toki Entitateek onesten dituzten Ordenantza Fiskal guztiak jasoko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak indarra hartu zuenetik geroztikoak.

    Erregistroak informazio hau bilduko du toki entitate eta ordenantza bakoitzari buruz:

    1. Ordenantzaren hasierako onespenari buruzko Erabakiaren data, baita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko argitalpenarena ere.

    2. Ordenantzaren behin betiko onespenari buruzko Erabakiaren data, baita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko argitalpenarena ere.

    3. Ordenantzaren edukia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean noiz argitaratu den.

    Ordenantzak aldatuz gero, onesteko bezala behar diren datuak bilduko dira.

  3. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR