174/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Osasun kontseilariak emana, beste erakunde eta osasun programa batzuetarako dirulaguntzak emateko 2003. urteko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez ezarri da, eta 1997ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, ekainaren 20an hain zuzen ere.

Aipatutako Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzak publizitate, lehiakortasun eta objektibotasunean oinarrituta emanen dira.

Hauek dira dirulaguntzen deialdi honen xede: toki entitateek eta irabazteko asmorik gabeko erakunde, fundazio eta elkarteek autolaguntza taldeen eraketa eta funtzionamendua sustatzeko egiten dituzten berariazko ekintzak, eta herritarren parte-hartzea duten osasun programak garatzen dituzten beste entitate batzuenak.

Deialdi honek bide ematen du interesa duten elkarte eta entitate guztiak berdintasunez sar daitezen, eta aldi berean bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboen arabera banatuko direla. Irizpide horien lehentasunak, bestalde, Osasun Departamentuak osasun politikaren arloan sustatzen dituen ildoekin bat etorriz ezarriko dira, bereziki Osasun Planaren barrenean azaltzen diren helburuak betetzeko xedea dutenekin bat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrarri buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 5. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 1. Dirulaguntza deialdia onestea, 2003. urtean autolaguntza taldeak garatu eta osasun programak abian jartzeko helburua duten jarduketa eta programak egiteko, betiere Osasun Departamentuaren eta bere erakunde autonomoen jardueren osagarri direnak. Ekintza eta programa horiek Osasun Departamentuak zehaztu eta deialdi honen 1. eranskinean azaltzen diren lehentasunekin bat etorri beharko dute.

  2. Toki entitateak, erakundeak, fundazioak edo elkarteak egin beharreko ekintzaren xedearen arabera, honako hauek dira kontuan hartu beharko diren jarduketa esparruak:

    _Osasuna eta/edo autolaguntzarako harremanak sustatzeko programak garatzea.

    _Gizartearentzako aurreneurrien programak eta droga menpekotasunen kontrako udal planak garatzea.

    _Gizarteko garapena eta lan programak HIES-GIBaren inguruan.

    _Drogekin eta HIESarekin ikustekorik ez duten aurreneurri programak eta osasuna sustatzekoak garatzea.

  3. Deialdi honen babesean banatuko diren dirulaguntzek 2003. urtean eginen diren jarduketak finantzatuko dituzte. Era berean, dirulaguntza eskatzen ahalko da behar bezala justifikatzen baldin bada jarduketak garatzeko beharrezkoa dela jarduketa horiek 2003 eta 2004ko aurrekontu ekitaldietako parte batean exekutatzea, betiere iraupena urtebetekoa baino luzeagoa ez bada.

  4. Nafarroako Foru komunitatean 2003. urtean autolaguntzarako eta osasuna sustatzeko ekintzak edo programak garatzen dituzten toki entitate eta irabazteko asmorik gabeko erakunde, fundazio eta elkarteek eskatzen ahalko dituzte Foru Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan inskribaturik badaude.

  5. 1. Dirulaguntzarako eskabideak, lehentasunez, Osasun Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (Iruñeko Amaia kalea, 2-A), honako agiri hauekin batera:

    Dirulaguntza lehen aldiz eskatzen duten toki entitate, erakunde, fundazio eta elkarteek:

    1. Elkartearen edo erakundearen estatutuak.

    2. Dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofiziala, behar bezala betea eta egin beharreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR