412/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko laguntzak emateko arauak eta deialdia onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritza eta abeltzaintza sektorea, Nafarroan, bere ingurune geoekonomikoan bezalaxe, azken urteotan hainbat aldaketa izaten ari da produkzioari, merkaturatzeari eta, horrenbestez, kudeaketari eragiten dieten alderdietan. Bilakaera horren eragileen artean aipatzekoak dira globalizazioa, merkatuen nazioartekotzea, eskarien aldaketak, kontsumitzaileen lehentasunak eta ingurumenarekiko kezka global handiagoa, besteak beste.

FAOren 1999-2015 aldirako esparru estrategikoan adierazten denez, nekazaritzak, abeltzaintzak, arrantzak eta basogintzak munduko biztanleria gero eta ugariago eta hiritarragoaren beharrak ase behar dituzte bai, baina baliabide naturalen erabilera iraunkorraren bitartez egin behar dute lan hori.

NPBan 2003an hasi zen erreforma abeltzaintza iraunkorrago bati begira dago. Abereak ustiatzeko moduei, landa aldeetako toki ekonomiei eta oro har nekazaritzako merkatuei jartzen die arreta. Egoera horrekin zerikusi handia dute kontsumitzaileen lehentasunek eta nekazaritza eta abeltzaintzako kalitate bereziko produktuen eskari gero eta handiagoak, bai eta ingurumeneko biodibertsitatea errespetatu eta ingurumena zaintzearekin bateragarriak diren produkzio metodoak erabiltzeko eskakizunak ere.

Kontseiluak 2005eko irailaren 20an emandako 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, ildo beretik, hainbat neurri ematen ditu ekonomia eta gizarte batasunerako, lehiakortasunerako eta garapen iraunkorrerako, nekazaritzako produktuen kalitaterako eta dibertsifikaziorako, elikagaien segurtasuna hobetzeko eta nekazaritzako ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko. Erregelamendu hori indarrean dago 2007ko urtarrilaren 1etik.

Nekazaritza eta ingurumen arloetako ordainketek eginkizun garrantzitsua betetzen segitu behar dute landa aldeetako garapen iraunkorra sustatzeko eta gizartean zabaltzen ari den ingurumen zerbitzuen eskariari erantzuteko orduan. Ordainketa horien bidez nekazariak eta lurraren beste kudeatzaile batzuk adoretzen jarraitu behar da, gizarte osoari zerbitzua eman diezaioten, ingurumena, paisaia eta haren ezaugarriak, natur baliabideak, lurzorua eta dibertsitate genetikoa babestu eta hobetzearekin bateragarriak diren nekazaritzako produkzio metodoak eta abereen ongizaterako arau zorrotzak sartuz edota aplikatuz.

Horrelako neurriak sartu nahi dira Nafarroako Foru Komunitateko abeltzaintzaren kudeaketan, bai osasun eta elikadura arloetako tekniken praktikan eta erabileran, bai ustiategia gobernatzeko gainerako lanetan, bereziki hondakinen kudeaketan. Beti kontuan izan behar da ez dela ingurumena hondatu behar eta habitat naturalak zaindu behar direla basa flora eta fauna babesteko eta, are gehiago, paisaia zaindu eta hobetzeko beste neurri batzuen osagarri gisa.

Horregatik, nekazaritza eta ingurumen arloko neurri honek hektareako prima batzuen aplikazioa du oinarri. Prima horiek kostuen gehikuntzaren ordainetan ematen zaizkie abeltzainei, eta pizgarri moduan ere bai, beren kudeaketa ereduetan ustiapen sistemen ingurumen-iraunkortasunaren aldagaia sar dezaten, larratze estentsiboa, hemengo arrazen iraupena eta kalitate bereziko produktuen merkaturatzea direla medio.

Abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko neurriaren oinarrizko helburuak honako hauek dira:

-Abeltzaintzako produkzio iraunkorra mantentzea, dibertsitate biologikoa errespetatzen eta zaintzen laguntzeko.

-Nafarroako abere arrazak sustatzea.

-Osasun aldetik kalitate handiagoaren bermea duen produkzioa sustatzea.

-Produktuaren kalitatea hobetzea (esnea eta haragia)

-Hondakinen kudeaketa hobetzea

-Elikagaien segurtasuna areagotzea.

-Ingurumena gehiago zaintzen duten produkzio sistemak sustatzea, produkzio integratuaren erregelamendu teknikoetan ezarritako jarduketa teknikoen bitartez.

-Prestakuntza eta zabalkunderako estrategiak sostengatzea, bai teknikari espezialistentzat, baita abeltzainentzat eta ukitutako landa aldeetako biztanleentzat ere.

Laguntza hauek nekazaritza eta basogintza sektorerako 2007-2013 aldiko estatu laguntzei buruzko Europako zuzentarauen bitartez arauturik daude, eta Kontseiluak 2005eko irailaren 20an emandako 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 39. artikuluaren barnean ("Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak") egokitzen dira. Erregelamendu hori LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa garapenerako ematen den laguntzari buruzkoa da.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko diru-laguntzak emateko arauak onestea. Arau horiek foru agindu honen eranskinean daude.

Lehen xedapen gehigarria.-2008ko laguntzetarako deialdia

Onesten da Nafarroan abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko 2008ko laguntzetarako deialdia.

Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuetako kredituak.

2008. urterako 2.000.000 euroko gastua baimentzen da, Nafarroako Gobernuaren 2008ko gastuen aurrekontuko "Abeltzaintzako produkzio iraunkorretarako laguntzak" izeneko 711001 71310 4700 412208 kontu-sailaren kargura. Diru hori foru agindu honen ondoriozko gastu konpromisoei erantzuteko izanen da.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Laguntzen eta merkatu batuaren arteko bateragarritasuna.

Foru agindu honetan araututako laguntzak emanen dira baldin eta Europako Batzordeak merkatu batuarekin bateragarriak direla erabakitzen badu, Europako Erkidegoa eratzeko Itunaren 88.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Laugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Azken xedapen bakarra.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko uztailaren 29an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

  1. ERANSKINA

    Nafarroan abeltzaintzako sistema iraunkorretarako laguntzak emateko arauak

    1. artikulua. Xedea eta helburua

    1. Foru agindu honen xedea da arauak ezartzea Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR