171/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 29an emandako 412/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 29an emandako 412/2008 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren.

412/2008 Foru Aginduaren 7. artikuluak ezartzen du eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen dela, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 26an emandako 96/2010 Foru Aginduaren bidez, ondoko laguntza hauetarako eskabide bakarra aurkezteko arauak ematen dira 2010eko kanpainarako: ordainketa bakarreko araubideko laguntzak, nekazaritzako zenbait produkturi azaleraren arabera ordaindu beharrekoak, abeltzaintzako primak, Nafarroako eskualdeetako konpentsazio-ordainak eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak; gainera, ordainketa bakarraren eskubideak lagatzeko komunikazioak eta erreserba nazionaleko eskubideen eskabideak aurkezteko eta zenbait laguntza ordainketa bakarreko araubideari atxikitzeko arauak ere ematen dira. 1.700.000 euroko kreditua baimentzen da abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko laguntzen 2010eko deialdirako.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 26ko 96/2010 Foru Aginduaren 5. artikuluko 2. idatz-zatian ezartzen denez, eskabideak aurkezteko epea da nekazaritzako zenbait produkturi azaleraren arabera ordaindu beharrekoari eta Europar Batasunak abeltzaintzarako ematen dituen zenbait laguntzari buruzko estatuko arautegian ezartzen dena, eta 2010eko otsailaren 1ean hasiko da. 8. artikuluaren arabera, berriz, epea bukatu eta hurrengo 25 egun naturaletan eskaerak onartuko dira. Kasu horretan, Batzordearen 1122/2009 (EE) Erregelamenduaren 23. artikuluan ezarririko portzentajeetan gutxituko dira zenbatekoak. Atzerapena 25 egun naturaletik gorakoa bada, eskabidea ez da onartuko.

Hori horrela, eskabide bakarra aurkezteko epeari buruz eta iraunkortasunerako laguntzei buruz ezarritakoa aplikatuz, eta onuradunen segurtasun juridikoaren mesedetan, beharrezkoa da uztailaren 29ko 412/2008 Foru Agindua aldatzea, abeltzaintza iraunkorra sustatzeko laguntzetarako eskabideak ordainketa bakarreko eskabidean ezarritako epean aurkeztu ahal izateko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 29an emandako 412/2008 Foru Aginduaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR