99/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren esparruan jakinarazpen elektronikoen zerbitzua nola eman arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 99/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren esparruan jakinarazpen elektronikoen zerbitzua nola eman arautzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, bere VI. tituluan, herritarrekiko harremanetan segitu beharreko jarduketa administratiboaren arau orokorrak ezartzen ditu, eta II. kapituluan, zehazki, Foru Administrazio Publikoak bere jarduketen tramitazio elektronikoaren arloan dituen zenbait betebehar finkatzen dira.

Beste alde batetik, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak, bere 141. artikuluan, xedatzen du besteak beste Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratibotik datozen egintzak jakinarazteko araubidea foru lege horrexetan oro har ezarritako bera izan behar dela. Zehazki, 99.5 artikuluan ezarrita dago baliabide elektronikoen bidez egiten diren jakinarazpenen araubidea administrazio arau orokorretan araututako bera dela, erregelamenduz ezartzen diren espezialitateak baztertu gabe. Espezialitate horiek, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren jarduketen esparru zehatzari dagokionez, uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita daude, horren bidez arautu baitzen baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera. Foru dekretu hori, gero, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 18ko 148/2017 Foru Aginduaren bidez garatu zen, zeinaren bidez arautu baitzen nola eman jakinarazpen elektronikoen zerbitzua eremu horretan.

Egintzak administrazio bidean berrikusteari dagokionez, urriaren 17ko 85/2018 Foru Dekretuaren 148. artikuluan ezarrita dago, laburki bada ere, interesdunengan eragin zuzena duten egintzak edo erreklamazio ekonomiko-administratibo bati bukaera ematen diotenak Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 99. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan jakinarazi behar direla.

Horiek horrela, foru agindu honen helburu nagusia da Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren eskumenen esparruan ematen diren egintza eta jarduketen jakinarazpen elektronikoaren zerbitzua garatzea, kontuan harturik, bai gaur egun dituen eskumenak, bai gero batean bere gain izan ditzakeenak, onesten diren balizko arau aldaketen ondorioz.

Horrenbestez, urriaren 17ko 85/2018...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR