99/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 18ko 244DEP/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez, hauteskundeetako arbitraje prozeduretan parte hartzen duten arbitroen dietak onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 44. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen ordezkaritza organoetarako hauteskundeei buruzko Erregelamendua onesten duen otsailaren 13ko 30/1995 Foru Dekretuaren 25. artikuluak ezartzen dute hauteskunde arloko inpugnazioak arbitraje prozeduraren arabera tramitatuko direla, eta artikulu beretan araututako prozeduraren arabera izendatutakoak izanen direla arbitroak.

Kontuan izanda arbitroen funtzioa interes sozialekoa eta onura publikokoa dela eta haien jarduerak inpartzialtasuna ardatz izanik burutzen direla, eta aintzat harturik delako arbitroen jarduna ez dela haiek normalean garatzen dutena, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 18ko 244DEP/2011 Foru Aginduaren bidez (zeina aldatu baitzuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren abenduaren 18ko 1032/2012 Foru Aginduak), onetsi ziren hauteskundeetako arbitraje prozeduretan parte hartzen duten arbitroen dietak.

Arbitroen zereginari duintasuna emateko, prestigio eta kualifikazio handiko profesionalak aritzen baitira, eta azken urteetan dietek izandako murrizketa dela eta, beharrezkoa da dieta horiek gaurkotzea, egungo errealitatera egokitzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 18ko 244DEP/2011 Foru Aginduaren 1. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR