98/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzen duena bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen eta mailan.
Sección | I. Nafarroako Foru Komunitatea |
56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 98/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzen duena bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen eta mailan. ATARIKOA
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura.
Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak.
Aipatu foru dekretuetan departamentuaren beraren egitura organikoa arautzeaz gain, NL-NEZarena ere ezartzen da, atalaren mailara bitarte.
Foru dekretu horiek egituran eragin dituzten aldaketak direla-eta, beharrezkoa da bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen egitura ere horiei egokitzea.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 37. artikuluan Eskubide Sozialetako kontseilariari esleitzen zaizkio erakunde horretako bulegoak eta atala baino beheragoko unitateak sortu, aldatu eta kentzeko eginkizunak.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek emandako ahalmenak erabiliz, agintzen dut:
-
KAPITULUA
Xedea eta egitura orokorra
1. artikulua. Xedea.
Foru agindu honen xedea da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzea bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.
2. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura, bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:
–Kudeaketako Zuzendaritzaren mende:
–Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.
–Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren mende.
–Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.
–Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.
–Kontrol Administratiboaren Bulegoa.
–Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.
–Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren mende:
–Informatika Bulegoa.
–Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoa.
–Neurriak Hedatzeko Bulegoa.
–Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoa.
–Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren Bulegoa-Enplegurako Prestakuntzaren Arloa.
–Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.
–Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren mende:
–Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoa.
–Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.
–Ekintzailetza Bulegoa.
–Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuaren mende.
–Nazioarteko Programen Bulegoa.
–Mantentze-lanen Bulegoa.
–Enplegu Bulegoa.
Era berean, atala baino beheragoko mailan, administrazio unitate hauek ditu egituran:
–Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak.
Tafallako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiak.
-
KAPITULUA
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
-
kapitulua.–Kudeaketa zuzendaritza.
3. artikulua. Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.
Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa Zuzendaritza Kudeatzailetzari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:
-
Kudeatzailetzako dokumentazioa antolatu eta mantentzea.
-
Kudeatzailetzaren informazioa egin eta koordinatzea.
-
Erakundeak ordezkaritza duen kide anitzeko organoen eta lantaldeen komunikazioak jasotzea eta horien jarraipena egitea.
-
Kudeatzailetzak administrazio publikoekin, entitate pribatuekin eta/edo partikularrekin dituen harremanak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.
-
Kudeatzailetzaren agenda koordinatu eta kudeatzea.
-
Erakundeko langileen joan-etorriak kudeatzea.
-
Erakundeak ordezkaritza duen ekitaldiak koordinatzea.
-
Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
-
-
kapitulua.–Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua.
4. artikulua. Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.
Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:
-
Berrikuntzako eta zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzea eta haien jarraipena egitea, erakundeko administrazio unitate guztiekin koordinatuta.
-
Erakundeko langileentzako parte-hartze eredu bat kudeatzea, kanpoko zein barreneko zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzeko.
-
Erakundearen aginte-koadroak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.
-
Erakundeko prozesu eta prozedurak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.
-
Erakundeari egindako kanpoko ebaluazio prozesuak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.
-
Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
5. artikulua. Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.
Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa Programen Jarraipenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:
-
Enplegurako eta prestakuntzaren espezialitateetarako lanbide prestakuntzako zentroak aztertu, tramitatu eta baimen daitezen proposatzea.
-
Lanbide-orientazioarekin eta ekintzailetzarekin lotutako zentro eta entitateentzako baimenak aztertzea, tramitatzea eta proposatzea.
-
Inskribatutako eta egiaztatutako zentroen erregistroa kudeatzea.
-
Zentro eta entitateei egiaztapena eta/edo baimena emateak dakartzan jarraipen lanak.
-
Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
6. artikulua. Kontrol Administratiboaren...
-
Para continuar leyendo
Solicita tu prueba