97/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita ataletik beherako unitate administratiboen egitura Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 97/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita ataletik beherako unitate administratiboen egitura Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan. Gaur egun, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduak arautzen du ataletik beherako unitate administratiboen antolamendu egitura Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan. Xedapen horrek, gerora, zenbait aldaketa izan ditu, otsailaren 13ko 22/2017 eta otsailaren 22ko 22/2019 foru aginduen bidez.

Foru agindu berri honen bidez egiten diren aldaketek erakunde autonomoko hiru zerbitzuri eragiten diete. Hala, lehenik, 2. artikulua aldatzen da, Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoa kentzeko, Informazio Sistemen Zerbitzuaren barnean. Kentzeko arrazoia da bulegoaren eginkizun batzuk bazeuzkatela beren gain harturik zerbitzuko beste unitate batzuek, baita beste zerbitzu batzuetako zenbait unitatek ere, eginkizunok zeharkako izaera izaki, eta beste eginkizun batzuk, berriz, ataleko langileek berek egin ditzaketela, beharrezkoa izan gabe aipatutako unitate administratiboari eustea.

Bigarrenik, egoki jotzen da Ikuskapen Jarduketak Erregistratzeko eta Kontrolatzeko Bulegoa kentzea Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren barnean, eta Enpresa Handien Kontrolerako Unitate Administratiboa sortzea. Azken bi urteetan burutu da ikuskapen jarduketak erregistratzeko baliatzen den tresna informatikoaren garapena; hori dela eta, automatizatu egin dira horiek erregistratzeko eta kontrolatzeko bulegoak lehen eskuz egiten zituen izapide asko, eta, beraz, bulego hori kentzea komeni da. Bestalde, Enpresa Handien Kontrolerako Unitate Administratiboa sortzeko arrazoia da beharrezkoa dela zergapekoen talde horren gaineko kontrola indartzea, garrantzi berezia baitu. Hala bada, ikuskapen jarduketak koordinatzeko unitate administratiboek berez dituzten eginkizunak hartzeaz gain, unitate berriari beste eginkizun bereziago batzuk ere ematen zaizkio. Halaber, aldaketa puntuala egiten da Plangintza eta Ikerketarako Unitate Administratiboari esleituriko eginkizunetan.

Azkenik, berrantolaketa partzial bat egiten da unitate administratiboen egituran, Zergadunari Laguntza Emateko Atala ukitzen duena, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren barnean.

Zergadunari Laguntza Emateko Atalean, Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 1. Bulegoa sortzen da. Haren helburua izanen da zergadunei ematen zaien arreta eta laguntza koordinatzea Iruñeko zerga-bulegoaren eremuan.

Gainerako zerga-bulegoetan (gaur egun, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Donezteben) herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak koordinatzeko, Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 2. Bulegoa sortzen da, Aholkularitza, Prestakuntza eta Koordinazio Bulegoa kendurik.

Bi unitate horiei eginkizun berberak ematen zaizkie, zeinek bere lurralde-eremuan bete ditzan, eta haiekin efikazia handiagoa lortu nahi da antolaketaren eta kudeaketaren aldetik, bai zerbitzuei dagokienez, bai zerga-bulegoei atxikirik diharduten langile ugariei dagokienez.

Nafarroako Foru Ogasuneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR