96/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kentzen baita Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Erregistro Orokorreko bulegoko erregistro laguntzailea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 96/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kentzen baita Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Erregistro Orokorreko bulegoko erregistro laguntzailea. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 7ko 123/2008 Foru Aginduaren bidez, Erregistro Orokorreko bulegoko erregistro laguntzaile bat ezarri zen Barneko Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuan.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariak erregistro laguntzaile hori kentzea proposatu du, aurrez-aurre erregistratzen diren agiri-kopuruaren jaitsiera nabarmenaren eta Erregistro Orokor Elektronikoaren bidezko erregistroen igoeraren ondorioz.

Jarduera bolumen urriak ez ditu justifikatzen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarri bezala, langileetan, teknologian eta baliabideetan egin beharreko inbertsioak erregistro hau erregistro gaietan laguntzeko bulego bilaka dadin.

Gainera, erregistroa, fisikoki, aparkalekurik ere ez duen eraikin isolatu bateko lehen solairuan dago, eta beraz, herritarren irisgarritasuna zailtzen du.

Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Lehendakaritza Departamentuko kontseilariaren eskumena dela Erregistro bulego berriak irekitzea eta ixtea (2.4 artikulua), denak daudelako, eginkizunen aldetik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR