96/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 16ko 71/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, Nafarroako Foruzaingoko Ikerkuntza Kriminaleko Arloa garatu zen, brigadatan eta taldetan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 30eko 76/2010 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatu zen hein batean. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.

Erregelamenduzko testu horren 12.2 artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barne zuzendari nagusiak proposaturik.

Eskumen hori baliatuz, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 71/2009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko Ikerkuntza Kriminaleko Arloaren egitura garatu zen, brigadatan eta taldetan.

Foruzaingoak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bidez, txostena egin du, eta bertan justifikatu foruzainak bidali behar direla polizia judizialaren lanak egitera Altsasuko, Elizondoko eta Zangozako polizia etxeen eremu geografikoetan, Polizia Judizialaren Dibisioaren agintepean, zuzenean.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 71/2009 Foru Aginduaren 2. artikulua aldatzen da eta testu hau izanen du:

    “2. artikulua. Brigadak eta Taldeak.

    Polizia Judizialaren Dibisioak honako brigada eta talde hauek biltzen ditu bere baitan:

    1. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.

    2. Pertsonen kontrako Delituen Brigada.

    3. Osasunaren kontrako Delituen Brigada.

    4. Laguntzako Brigada.

    5. Iruña Iparraldeko Polizia Judizialaren Taldea.”

  2. artikulua.–6 bis artikulua gehitzen da, honako edukia duena:

    “6.bis artikulua. Iruña Iparraldeko Polizia Judizialaren Taldea.

  3. Taldea lurralde bati lotua dago eta polizia judizialaren eginkizunak beteko ditu Iruñeko, Altsasuko, Elizondoko eta Zangozako polizia etxeen eremuan, Dibisioko buruaren aginte funtzionalaren pean eta zein bere polizia etxeko buruaren aginte organikoaren pean.

  4. Talde honi atxikitako langileek aipatu lau eremu geografikoetako edozeinetan izaten ahalko dute destinoa.”

  5. artikulua.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 16ko 71/2009 Foru Aginduaren eranskina...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR