95/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen dira, behean aipatzen diren ereduei dagokienez, aurkezpen moduak, aitorpena egiteko betebeharra, aurkezteko epea, ordainketa modua, dokumentazioaren aurkezpena baita baldintza orokorrak eta prozedurak ere, interneten bidez telematikoki aurkezteko: 651. eredua, “Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Oinordetzak. Autolikidazioa”. 660. eredua, “Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Oinordetzak. Aitorpenak” eta 661. eredua, “Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Dohaintzak. Autolikidazioa”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 21eko 218/2009 Foru Aginduak ezarri zuen autolikidazioaren araubidea, zenbait negozio juridiko “inter vivos” eta doakoren likidazio eta ordainketarako prozedura gisa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren esparruan, eta 661. eta 662. ereduak onetsi zituen.

Beste alde batetik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren abuztuaren 27ko 345/2012 Foru Aginduak autolikidazioaren araubidea ezarri zuen “mortis causa” negozio juridikoen likidazio eta ordainketarako prozedura gisa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren esparruan, eta 650., 651., 652. eta 660. ereduak onetsi zituen.

Zerga batzuk aldatu eta tributu arloan beste neurri batzuk ezartzeari buruzko abenduaren 27ko 16/2017 Foru Legeak aldatu egin du Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko testu bategina, zeina onetsi baitzen abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatzen diren zerga-egitateetan izanen ditu ondorioak. Horiek horrela, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazio eta ordainketarako ereduak aldatu egin ziren: alde batetik, “mortis causa-oinordetzak” saileko eskuratzeen autolikidazio-ereduak batu ziren, baita, beste alde batetik, “inter vivos-dohaintzak” sailekoak ere. Horren ondorioz, 650. eta 651. ereduak 651. eredu bakarrean batu ziren, “Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Oinordetzak. Autolikidazioa” izenekoan eta 661. eta 662. ereduak 661. eredu bakarrean batu ziren: “Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Dohaintzak. Autolikidazioa”.

Martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen funtsezko helburuetako bat da administrazio elektroniko orokorra ezartzea, eta teknologia berriak prozedura administratiboari aplikatzea, oinarrizko legeriak eskatzen duen bezala.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea onetsi zenetik, Administrazio Publikoak bere funtzionamendua errealitate sozial berriari egokitu behar izan dio, herritarrei zerbitzu egokiagoak eman ahal izateko; izan ere, gaur egun Administrazioaren eta herritarren arteko harremanak ezin dira jada ez ulertu ez eta garatu ere bilakaera teknologikoari bizkarra emanda. Zerbitzuak ematen dituzten erakundeek diharduten testuinguruaren eraldaketa eta hartako aldaketa sozialak ikusirik, behar-beharrezkoa da administrazioa berritzea.

Arlo horretan eskuratu diren lorpenak eta onurak aipagarriak dira, batik bat Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak indarra hartuz geroztik. Dekretu horrek erraztu zien zergapekoei beren zerga-betebeharrak, materialak eta formalak, telematikoki betetzea, eta horri esker hobetu zen administrazioaren eraginkortasuna zergak aplikatzean.

Ordura arte, 651., 661. eta 660. ereduak paper inprimatuan bakarrik aurkez zitezkeen; orain, zergadunek errazago bete ditzaten beren tributu arloko betebeharrak, eta egunetik egunera bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak garatuago daudenez, aipatutako ereduen aurkezpen telematikoa gaitu da.

651. eta 661. autolikidazio-ereduak aurrez ordaintzeko direla kontuan hartuta, aitorpena aurkeztu ahal izateko, aurrez ordainketa hori tramitatu eta egiaztatu beharko da, hala badagokio.

Ordainketa egin dela frogatzeko, kode bat (Erreferentzia Zenbaki Osoa) erabiltzea erabaki da. Nafarroako Zerga Ogasunaren ordainketa telematikoaren sistemari atxikitako finantza entitateetako sistema informatikoek kode hori automatikoki sortzen dute, haietan diru-sarrera egindakoan. Sistema hau, azpiegitura kriptografiko batean oinarritua, fidagarria, segurua eta bizkorra da, eta haren erabilera oso zabaldua dago finantza entitateen artean.

Nafarroako Zerga Ogasunak nahi du Foru Komunitatean diru-bilketaren kudeaketan laguntzaileak diren finantza entitate guztiak atxikitzea ordainketa telematikoaren sistema honi. Sistema hau aspalditik dago erabilgarri haren aplikazio telematikoetan. Hala, zergapekoak edo bere ordezkariak, ez zerga bulegoetara ez bankukoetara joan beharrik gabe, tramite guztiak egin ditzake Nafarroako Zerga Ogasunak bere eskura jartzen dituen web zerbitzuen bidez.

Hala ere, kontuan hartuta gaur egun finantza entitate guztiak ez daudela Nafarroako Zerga Ogasunaren ordainketa telematikoaren sistema horri atxikita, ordainketaren izapidea eta ordainketaren egiaztapena errazteko, Erreferentzia Zenbaki Osoa lortzeko bigarren modalitate bat sortzen da, hau da, aitorpenaren zirriborroa Nafarroako Zerga Ogasunaren web zerbitzuetan gordetzen da, egin beharreko ordainketaren datuak eskuratzen dira eta, finantza entitateak bere bezeroen eskura jartzen duen sistemaren bidez (bertaratuz edo entitatearen web zerbitzuen bidez), zerga ordaintzeko eta Erreferentzia Zenbaki Osoa lortzeko tramitea egiten da. Zenbaki hori lortu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR