94/2022 FORU DEKRETUA, urriaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea garatzeko erregelamendua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 94/2022 FORU DEKRETUA, urriaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea garatzeko erregelamendua. ZIOEN AZALPENA

2019ko apirilaren 11n, Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea argitaratu zen 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Lege horrek 2019ko uztailaren 11n hartu zuen indarra, eta oinarrizko helburu hauek ditu:

1. Bere aplikazio eremuan sartzen diren animalien babes- eta ongizate-maila ahal den handiena lortzea.

2. Animalientzako tratu egokia bermatzea, tratu txarren edo sufrimendu egoerak ekidinez, haiei baldintza higieniko-sanitario ezin hobeak bermatuz eta aukera emanez animalien espeziearen, adinaren eta jardueraren araberako jokabidea eduki ahal dezaten.

3. Animalien edukitze arduratsua sustatzea, abandonuaren aurka borrokatuz, identifikazioa, adopzioa, esterilizazioa, hazkuntza eta ugalkortasunaren kontrola arautuz eta animalien populazioaren kontrola haien hilketan gauzatzen diren metodoen bidez ez egitea lortuz.

4. Animalien babesari buruzko prestakuntza-, zabalkunde- eta informazio-jarduerak sustatzea, jabeei animalien etologiari eta gobernatzeari buruzko heziketa emanez.

Helburu horiek lortzeko eta foru legea behar bezala aplikatzeko, erregelamendu bidezko garapen zehatza behar da, bertan araututako alderdi asko argitu eta zehaztu behar baitira, helburuak beteko direla bermatzeko.

Foru legeak, bigarren xedapen iragankorrean, ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari erregelamendu bidez gara dezan.

19/2019 Foru Legearen lehen xedapen iragankorra betez, urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten baita, Animalien Ongizaterako Atala sortu zuen, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Abeltzaintza Zerbitzuaren menpean. 19/2019 Foru Legeak berak esleitzen dio atal horri legean ezarritakoa betearazteko, koordinatzeko, kontrolatzeko eta garatzeko eginkizuna.

Bestalde, hirugarren xedapen iragankorrak zehazten du Nafarroako udalek, udal erakundeek edo eskualdeek beren ordenantzak foru legearen xedapenetara egokituko dituztela; izan ere, foru legean araututakoa behar bezala zehaztu eta garatu behar da ordenantza horiek idazteko.

Horregatik guztiagatik, foru legea erregelamendu bidez garatzeko, erregelamendu bat onetsi behar da, apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legean bertan erregelamendu bidez garatzekoak diren alderdi guztiak arautzeko.

Erregelamenduak hamaika titulu ditu, horietako bat atarikoa eta hamaika eranskin.

Atariko tituluan (Xedapen orokorrak), erregelamenduaren xedea, aplikazio-eremua –lagun egiteko animaliak– eta artikuluetan aplikatzen diren definizioak zehazten dira, lortu nahi diren helburuetarako erabilitako kontzeptuak ulergarriagoak izan daitezen.

  1. tituluan (Lagun egiteko animalien identifikazioa Nafarroan), araututa daude animaliak adin jakin bat baino lehen identifikatzeko betebeharra eta gaitutako albaitari batek egin beharreko identifikazio-prozedura, eta gaikuntza horretarako betekizunak zehazten dira. Bestalde, funtzionamendu- eta kudeaketa-araubidea ezartzen du Lagun Egiteko Animalien Nafarroako Erregistrorako (LEAINE), lagun egiteko animaliak kontrolatzeko eta edukitza arduratsua bermatzeko.

  2. tituluan (Lagun egiteko animalien osasun kontrolak), nahitaezko osasun kontrolak arautzen dira; horien artean, xehetasun handiagoz sartzen dira amorruaren aurkako txertaketa eta nagusiki animaliei eragiten dieten beste gaixotasun batzuen kontrola. Horretaz gain, nahitaezko eta urteroko albaitaritza-azterketa bat ezartzen du zakur, katu eta hudoentzat, osasuna kontrolatzeko metodo gisa.

  3. tituluan (Lagun egiteko animalien zentroak), jasota daude zer baldintza eta betekizun orokor bete behar dituzten espezie jakin batzuk hartzen dituzten animalia-zentroek, haien helburuaren arabera sailkatzen dira, eta horietako bakoitzerako betekizun espezifikoak ezartzen. Gainera, zehazten da zer prozedura behar den haiek baimentzeko eta inskribatzeko gune zoologikoen zentroen erregistroan, zeina sartuta baitago martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean.

  4. tituluan (Lagun egiteko animaliak maneiatzeko eta zaintzeko prestakuntza eta gaikuntza), ezartzen da gutxienez zer prestakuntza den egokia animaliekin kontaktuan dagoen zentro batean lan egiten duen edozein pertsonarentzat, animaliak behar bezala zaindu eta maneiatzeko. Arautzen da zer baimen behar duten entitateek prestakuntza emateko eta zer eduki izan behar duten gutxienez prestakuntza-programek eta -ikastaroek. Baimendutako prestakuntza-erakundeen erregistroa sortzen da.

  5. tituluan (Zakur-trebatzaileak), zehazten da zer akreditazio behar duten zakurrak trebatzen dituzten pertsonek, aitortza izateko eta erregistro batean inskribatzeko. Horretarako, Zakur-trebatzaileen Nafarroako Erregistroa sortzen da, eta bertan inskribatuko dira zakurrak trebatzeko gaikuntzaren ziurtagiri ofiziala duten pertsonak.

  6. tituluan (Animalien populazioak kontrolatzea), katu-koloniak sortzeko baldintzak zehazten dira, kontuan hartuta zer baldintza diren egokiak kokapen, higiene eta osasun aldetik animalia horien kudeaketa etikoa egiteko. Horretaz gain, hiriko usoak kontrolatzeko baimendutako prozedurak ezartzen dira, animalia horiek kalterik jasan ez dezaten edo arrazoirik gabe hil ez ditzaten.

  7. tituluan (Animaliak babesteko eta defendatzeko elkarteak eta erakunde laguntzaileak), honako hauek sortu eta arautzen dira: animaliak babesteko eta defendatzeko elkarteen eta erakunde laguntzaileen erregistroa, animaliak babesten dituzten elkarteek erakunde laguntzaile gisa onartuak izateko bete behar dituzten baldintzak, eta elkarte eta erakunde horiek erregistroan inskribatzeko prozedura, besteak beste, hitzarmenak sinatu edo foru administrazioaren dirulaguntzak jaso ahal izateko.

  8. tituluan (Arau-hausleak), zehazten da nola inskribatuko diren erregistro batean administrazio-zehapen edo zehapen penal baten ondorioz animaliak edukitzeko desgaituta dauden pertsona guztiak, horrela saihestuko baita erregistroan jasota dagoenak animaliaren bat edukitzea edo animalia biziekin zerikusia duen edozein lanbide, ofizio edo merkataritzatan aritzea.

  9. tituluan (Animalien Babeserako Aholku Komitea), kide anitzeko organo horren osaera eta funtzionamendua zehazten dira. Organo horren helburu nagusia da ekintzak aztertu eta proposatzea lagun egiteko animaliak arduraz edukitzeko eta haien tratu txarren eta abandonuaren aurka borrokatzeko; horretarako, bermatuko da Nafarroan animaliak babestea helburu duten erakundeek parte hartzen dutela.

  10. tituluan (19/2919 Foru Legearen arau-hausteak), beharrezko aurreikuspenak jasotzen dira foru legean jasotako arau-hausteengatik ezarritako zehapenetatik datozen diru-sarreren xedeari dagokionez.

    Foru dekretu honek, bere aldetik, xedapen gehigarri, xedapen iragankor, azken xedapen eta xedapen indargabetzaile hauek ditu.

    Lehen xedapen gehigarrian, erreferentzia egiten zaio Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 12ko 104/2013 Foru Aginduaren aldaketari (foru lege horren bidez Nafarroako gune zoologikoen baimena, sailkapena, erregistroa eta kontrol zoosanitarioa arautzen dira), bertatik kentzeko lagun egiteko animalien gune zoologikoei egiten zaizkien aipamenak.

    Bigarren xedapen gehigarrian jasotzen da beharrezkoa dela foru dekretuan aurreikusitako neurrien aplikazioa egokitzea urte bakoitzeko Nafarroako aurrekontu orokorretan ezartzen diren aurrekontu-baliabideetara eta aurrekontu-egonkortasunari buruzko araudira.

    Xedapen iragankorrek epeak ezartzen dituzte lagun egiteko animalien egungo zentroak edo baimentzeke daudenak foru dekretu honetan ezarritako betekizunetara egokitzeko, osasun kartilla animalia identifikatzeko pasaportearekin ordezkatzeko eta esterilizatutako katu feralak identifikatzeko.

    Xedapen indargabetzaileak indarrik gabe uzten ditu foru dekretu honek ukitutako arauak.

    Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko urriaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat.

    DEKRETATZEN DUT:

    Artikulu bakarra. Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onestea.

    Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten da; haren testua foru dekretu honen ondoren eransten da.

    Lehenengo xedapen gehigarria.–Nafarroako gune zoologikoen baimena, sailkapena, erregistroa eta kontrol zoosanitarioa arautzen duen apirilaren 12ko 104/2013 Foru Agindua aldatzea.

    Aldatzen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 12ko 104/2013 Foru Agindua, Nafarroako gune zoologikoen baimena, sailkapena, erregistroa eta kontrol zoosanitarioa arautzen duena, bere aplikazio-eremutik kanpo uzten baititu lagun egiteko animalien zentroak, baldin eta erregelamenduaren 22. artikuluan definitutako animaliak badituzte, eta ondoriorik gabe gelditzen da zentro horiei dagokienez foru dekretu honen bidez onesten den erregelamenduan xedatutakoa urratzen duen edozein artikulu.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontu-egonkortasunari buruzko araudiaren mende egotea.

    Apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legearen lehen xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz, foru dekretu honetan aurreikusitako neurriak aplikatzeko, finantza-nahikotasuna bermatuko da, honako hauen menpe: urtero Nafarroako Aurrekontu Orokorretan ezartzen diren aurrekontu-baliabideak, urte anitzeko programazioa eta aurrekontu egonkortasunaren araudia.

    Lehenengo xedapen iragankorra.–Osasun txartela ordeztea.

    Osasun kontseilariak amorruaren aurkako txertaketa arautzeko 1994ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR