94/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, kide berri bat izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuko lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 94/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, kide berri bat izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuko lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoan. Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuko lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoa sortu zen.

Foru dekretu horren 2.2 artikuluak ezartzen du batzordea kide hauek osatuko dutela:

“Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoa ondoko kideek osatuko dute. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:

  1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat lehendakari arituko da eta bestea idazkari.

  2. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko hiru ordezkari.

  3. Hezkuntza Departamentuko ordezkari bat.

  4. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat.

  5. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkari bat.

  6. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, desgaitasuna duten pertsonen Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.

  7. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.”

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak azaroaren 4an eman 166/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuko lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatu ziren. Horien artean María Josefa Vidal de Grado andrea zegoen.

Lan Harremanen Atalean aldaketak egin direla kontuan hartuta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR