94/2016 FORU DEKRETUA, urriaren 26koa, Nafarroako Gizarteratze eta Laneratze Enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuak, gizartetik baztertuta daudenentzako gizarteratze eta laneratze programak garatzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituenak, gizarteratze eta laneratze zentroak aurreikusi zituen; alegia, gizartetik baztertuta daudenak prestakuntza eta laneko prozesu pertsonalizatu eta lagunduen bidez gizartean eta lanean txertatzea helburu dutenak.

Hamabost urte hauetan, Gizarteratze eta Laneratze Zentroak tresna baliotsuak izan dira enplegurako zailtasun bereziak zituen jende asko lanaren merkatuan sar zedin lortzeko, prestakuntza eta benetako lana eman baitie gizarte ohiturak eta lanekoak eskuratzeko.

Estatuak, abenduaren 13ko 44/2007 Legearen bidez, lege esparru komun bat ezarri zuen gizarteratze eta laneratze enpresentzat, tipologia berezi baten gisa izaera sozialeko enpresen barrenean, gizartetik baztertuta edo horren arriskuan dagoen jendea gizartean eta lanean txertatzera bideraturik, gero enpresa arruntetan edo autoenpleguko proiektuetan sartzeko.

Horregatik, Gizarteratze eta Laneratze Zentroen erregulazio berriak lege esparru komun horretara egokitu gogo du, aipatu zentroak Gizarteratze eta Laneratze Enpresa bihurtzeko eta haien ezaugarriak egun dugun errealitate sozial eta ekonomikora egokitzeko.

Foru dekretu honek, lehen bi kapituluetan, Gizarteratze eta Laneratze Enpresen kontzeptua eta beharkizunak arautzen ditu, bai eta haien entitate sustatzaileek izan behar dituzten ezaugarriak ere, esparru komunarekin bat. Haiek kalifikatu eta erregistratzeko prozedura ere ezartzen du, bai eta deskalifikatzeko prozedura ere, Gizarteratze eta Laneratze Enpresek kalifikazioa lortzera eraman zuten beharkizunak betetzeari uzten diotenean edo jardueratik kanpo urtebetetik gora daramatenean.

Hirugarren kapituluan Gizarteratze eta Laneratze Enpresentzako laguntzak arautzen dira, eta gutxieneko beharkizunak ezartzen, haien oinarri arautzaileek kasuan-kasuan xedatzen dutenaren arabera osatu beharko direnak.

Orobat, aipamen berezia merezi du haien araubide iragankorrak, aukera eman gogo baitie egungo gizarteratze eta laneratze zentroei gizarteratze eta laneratze enpresa bihurtzeko; betiere, jakina, foru dekretu honetan ezarritako beharkizunak betez gero.

Hori horrela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 26ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    2. Gizarteratze eta Laneratze Enpresak kalifikatu eta erregistratzeko araubidea erregulatzea du xede foru dekretu honek, bai eta haientzako laguntzen araubide orokorra ere.

    3. Beren lantokia edo lantokiak Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean finkatu dituzten gizarteratze eta laneratze enpresentzat da aplikazio eremua eta, laguntzen araubideari dagokionez, helbide fiskala Nafarroan dutenentzat.

    4. artikulua. Zer den Gizarteratze eta Laneratze Enpresa.

      Legez eratuta egonik, foru dekretu honetan ezarritako beharkizunak beterik eta arau honetan xedatutakoari jarraituz kalifikazio hori eskuratzen duten merkataritza-sozietateak edo sozietate kooperatiboak hartuko dira Gizarteratze eta Laneratze Enpresatzat, baldin eta ondasunak ekoizten edo zerbitzuak ematen dituen jarduera ekonomikoren bat burutzen badute merkatuaren edozein sektoretan, eta haien helburu soziala gizartetik baztertuta dagoen jendea gizartean eta lanean txertatzea eta prestatzea bada enplegu arrunterako iraganbide gisa.

    5. artikulua. Gizarteratze eta laneratze enpresek bete beharreko beharkizunak.

      Gizarteratze eta laneratze enpresek, 2. artikuluan xedatutakoa betetzeaz gain, beharkizun hauek beharko dituzte bete:

      1. Hurrengo artikuluan aipatzen diren entitate sustatzaileetako batek edo gehiagok bultzatuak izan. Parte-hartze hori, gutxienez ere, kapital sozialaren %51koa izanen da merkataritza-sozietateak badira, edo indarra duen legeriak parte-hartze horretarako gehieneko muga gisa ezartzen duenarena, sozietate kooperatiboak edo lan-sozietateak badira.

      2. Haien forma juridikoari dagokion erregistroan eta foru dekretu honen bidez sortzen den Gizarteratze eta Laneratze Enpresen Erregistroan inskribatuta egotea.

      3. Kalifikazioa lortzen dutenetik, langileen %30eko portzentajea, gutxienez ere, izatea gizarteratze eta laneratze prozesuan, jardueraren lehen hiru urteetan, eta plantilla osoaren %50, gutxienez ere, laugarren urtetik aurrera; haien kopurua ez da inoiz bi baino txikiagoa izanen.

      4. Haien helburu sozial ez diren jarduerak ez egitea.

      5. Ekitaldi bakoitzean prest dauden edo lortu diren emaitza edo soberakinen %80, gutxienez ere, aplikatzea produkzio eta gizarteratze eta laneratze egiturak hobetzeko edo handitzeko. Enpresaren urteko kontuak edo kontabilitate liburu ofizialak aztertuta egiaztatuko da beharkizun hori betetzen ote den.

      6. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, urtero, gizarteratze eta laneratze enpresaren jarduerari buruzko memoria aurkeztea, honako hauek jasoko dituena: egindako jarduerak, plantillaren osaera, egoera-balantzea eta ustiapen-kontua, gizarteratzen eta laneratzen betetako zereginei buruzko informazioa eta zer txertatze maila izan den lan merkatu arruntean, eta hurrengo urterako aurreikuspenak eta aurrekontua.

      7. Urtean sinatu diren gizarteratze eta laneratze akordioak urtero aurkeztea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, bai eta txosten bat ere, alta emandako langileak gizarteratu eta laneratzeko kontratuei loturiko akordioen gauzatze mailari buruz.

      8. Gizarteratze eta laneratze prozesuen parte bat bezala, gizartetik baztertuta edo horren arriskuan direnei prozesu integratu eta pertsonalizatuak eskaintzea, hau da, ordaindutako lan jardueraren bat, lanbide prestakuntza egokia eta esku-hartzea edo lagun egitea, gero lanean txerta daitezen merkatu arruntean, betebehar hau betetzeko beharrezkoak diren baliabide guztien jabe izanik. Ondorio horietarako, haietako bakoitzarekin gizarteratze eta laneratze akordioa sinatuko da, foru dekretu honen 18. artikuluan aurreikusitako moduan.

      9. Haien kalifikazioan eragina duten estatutu aldaketen berri ematea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, zein bere erregistroan inskribatuta dagoela.

    6. artikulua. Entitate sustatzaileak.

      Haien helburu soziala gizartetik baztertuta edo horren arriskuan daudenak gizartean edo gizartean eta lanean txertatzea duten irabazi-asmorik gabeko entitateak bakarrik izaten ahalko dira gizarteratze eta laneratze enpresen sustatzaile, zuzenbide publikokoak barne, eta aurreko artikuluko a) letran jasotako moduan hartu beharko dute parte merkataritza-sozietatean edo sozietate kooperatiboan.

    7. artikulua. Langileek bete beharreko beharkizunak.

    8. 3. artikuluan aurreikusitako portzentajea bete dadin, gizarteratze eta laneratze enpresetako langileek gizartetik baztertuta egon beharko dute, eta langabe gisa inskribatuta. Gizartetik baztertuta daudela frogatzeko, zentroak irizpena eskatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR