93E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 93E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzen duena. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak eta udalek sustatu behar dituztela beren segurtasun-zerbitzuen plangintza operatiboa, baliabideen esleipen efizientea eta baterako aprobetxamendua, polizia-informazioko sistemen integrazioa eta antolaketa eta operazio arloetako estandarren homogeneizazioa.Hori horrela, foru lege horren 16. artikuluak Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea eratzen du, segurtasun publikoaren arloan eskumenak dituen departamentuaren erakunde aholku-emaile gisa. Erakunde aholku-emaile hori, Nafarroako Gobernuko eta udaltzaingoa duten toki entitateetako ordezkariek osatzen dute, eta hari dagokio txostenak eta proposamenak egitea tokiko poliziak koordinatzearen arloan sor litezkeen gai guztiei buruz. Arau horrek berak haren osaera ezartzen du.Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren jakinarazpena ikusirik, non Nafarroako Toki Entitateek Batzordean behar dituzten ordezkariak proposatzen diren, eta kontuan hartuta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren gaur egungo egitura, hari atxikita baitago, eta bereak izanik segurtasun publikoaren arloko eskumenak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Barneko zuzendari nagusiak proposatuta, eta Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 16. artikuluan xedatuarekin bat,AGINTZEN DUT:1. Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzea, honako pertsona hauek osatuko baitute:a) Batzordeburua: Amparo López Antelo andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.b) Batzordeburuordea: Salvador Díez Zapata jauna, Barneko zuzendari nagusia.c) Hiru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR