92/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, apirilaren 25eko 85/2016 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak apirilaren 25ean eman 85/2016 Foru Aginduaren bidez, María Puy Díaz Aznárez andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza arloko Berrikuntza Bulegoko burua, kargutik kendu zen.

Alabaina, María Puy Díaz Aznárez andrea Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Bulegoan zen burua. Hartara, akatsa izan zen.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

  1. María Puy Díaz Aznárez andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza arloko Berrikuntza Bulegoko burua, kargutik kendu zuen apirilaren 25eko 85/2016 Foru Aginduan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR