91/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako enpresen ikerketa eta garapen proiektuetarako laguntzak dira epe ertaineko eta luzeko neurrietako bat, Nafarroako Gobernuaren 2015-2019 legegintzaldiko Akordio Programatikoan sartuak. Han adierazten da “I+G+B sustatzeko konpromisoa estrategia eta aurrekontu aldetik, eta azpimarratzen (...) indar handiagoa egin beharra enpresaren lehiakortasunean eta kalitateko enpleguaren sorkuntzan zuzeneko eragina duten jarduketetan”. Ildo berean, hazkunde adimentsu, jasangarri eta integratzaile baterako Europa 2020 Estrategiaren helburuek ere ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza ezarri dituzte Europar Batasunaren lehentasunezko helburu gisa. Horrekin bat, laguntza horietarako eman da Nafarroari 2014-2020 programazio aldian esleitutako EGEF baliabideetako zati garrantzitsu bat.

Nafarroako Gobernuak bertako enpresa handiei edo ETEei emanen dien sostengu irmoa ere jasotzen da, baldin eta haien erabakiguneak Nafarroan mantentzearen alde egiten badute; orobat, elkarri onura ekartzen dion harremana mantentzea Nafarroan finkatuta dauden multinazionalekin, eta inbertsio berrien etorrera sustatzeko jarrera proaktiboa, Nafarroan enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortzea helburu.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren lerro estrategikoen artean, Nafarroako enpresek lehiatzeko duten gaitasunaren oinarrietako bat da berrikuntza, ulertzen baita berrikuntza eta puntako industria aurreratua ezin bereiziak direla eta, zenbat eta handiagoa izan berrikuntza, enpleguaren kalitatea handiagoa izanen dela, eta hori da, hain zuzen ere, Gobernuaren lehentasunezko helburuetako bat.

Honako hauek sektore estrategikotzat jo dira Nafarroan: industria aurreratua edo 4.0 industria; energia berriztagarriak eta energia eraginkortasuna, osasuna eta hari lotutako zerbitzuak, lehen mailako sektorea eta nekazaritzako elikagaien industria, turismo integrala, eta, gainerako jarduerak babestuz, zerbitzu aurreratuak eta teknologia berriak. Hori guztia, beste jarduera sektore batzuetatik etor litekeen edozein ekimen azpitik baloratu gabe.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Enpresek industria ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak egin ditzaten bultzatzea dute helburu laguntza hauek, haien lehiakortasuna eta eskualdekoa handituko dituen dinamizazio teknologikoa bultzatzeko asmoz.

    Halaber, ezagutzaren transferentzia bultzatu nahi da enpresen eta ezagutza ikertu eta zabaltzen duten erakundeen artean, hau da, Zentro Teknologikoekin, Unibertsitateekin eta Ikerketarako erakundeekin, I+G proiektuak elkarrekin eginez.

  2. artikulua. Proiektuen modalitateak.

    “Industria ikerketako” eta “garapen esperimentaleko” proiektuak izanen dira laguntzaren xede, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 85) eta 86) idatz-zatietan zehaztutakoaren arabera; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria bateragarritzat jo ziren merkatu bateratuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

    Hauek dira diruz lagun daitezkeen proiektuen modalitateak:

  3. Banakako proiektua, enpresa bakar batek egina denean.

  4. Enpresen arteko lankidetza proiektua, baldintza hauek betetzen dituena:

    1. Proiektuak gutxienez ere bi enpresa independenteren arteko lankidetza benetakora behartzea.

    2. Horietako bat gutxienez ETEa izatea, eta

    3. Horietako bakar batek ere ez izatea bere gain diruz laguntzen ahal diren gastuen %70 baino gehiago.

    Baldintza horiek betetzen ez dituzten proiektuak banakako proiektutzat joko dira, laguntzaren zenbatekoa zehazteko.

    Orobat, Nafarroan kokatua dagoen enpresa batek Nafarroan kokatuta ez dagoen enpresa batekin edo gehiagorekin egindako lankidetza proiektu baterako laguntza eskatuz gero, Nafarroako enpresari eman beharreko laguntza banakako proiektu bati dagokiona izanen da.

    Bidezkoa denean enpresaren tamaina kontuan hartzea, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean xedatutakoa aplikatuko da.

  5. Ezagutza transferitzeko proiektua, hau da, enpresa baten edo gehiagoren eta, Nafarroan kokatuta egonik, ezagutza ikertu eta zabaltzeko erakunde baten edo gehiagoren artean egiten dena, baldintza hauek betez gero:

    1. Proiektuak aldeen arteko lankidetza benetakoa ekartzea.

    2. Ikerketa erakundeak bere gain hartzea diruz laguntzen ahal diren kostuen %10 gutxienez, eta bere ikerketaren emaitzak argitaratzeko eskubidea izatea.

    3. Enpresen parte-hartzeen portzentajeak gehituta guztirako aurrekontuaren %50 baino handiagoa izatea.

    4. Parte hartzen duen enpresetako batek eramatea proiektuaren koordinazioa eta lidergoa.

    5. Jarduera ez ekonomikoak izatea ikerketako erakundeek egiten dituzten jarduerak, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko esparruaren (2014/C 198/01) 2.1.1 atalean ezarritako moduan.

    651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 83) atalean jasotzen da “Ezagutza ikertu eta zabaltzen duten erakundearen” definizioa, eta artikulu beraren 90) atalean, “lankidetza benetakoaren” definizioa.

  6. artikulua. Entitate onuradunak.

  7. Honako hauek jasotzen ahalko dituzte laguntzak:

    1.1. Hurrengo beharkizunak betetzen dituzten sektoreko enpresek eta enpresaburuen elkarteek:

    1. Lantokia Nafarroan izatea eta bertan egitea diruz laguntzen ahal diren jarduerak.

    2. Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea, hala badagokio, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    3. Ezin izanen dituzte urratu Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuak.

    Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dituztela frogatzeko, diru-laguntza eskatzeak berarekin dakar departamentu honi baimena ematea inguruabar hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko, diru-laguntza ebazten duen proposamena egiten denean.

    1.2. Ezagutza ikertu eta zabaltzen duten erakundeak, ezagutza transferitzeko proiektuetan parte hartu eta aurreko ataleko a) eta c) letretako beharkizunak betetzen badituzte.

  8. Telematika bidezko eskabidean dagoen erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko da eskatzen diren beharkizun guztiak betetzen direla frogatzeko.

  9. artikulua. Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

  10. Nolakoak diren laguntzen entitate onuradunak, gastu hauek onartuko dira:

    1.1. Hurrengo 1.2 atalean sartzen ez diren enpresentzat, sektoreko enpresaburuen elkarteentzat eta ezagutza ikertu eta zabaltzen duten erakundeentzat:

    1. Zuzenean proiektuan aritzen diren langileen gastuak (ikertzaileak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak), horretan aritzen diren neurrian eta denbora horretan. Gehienez ere 40 euroko diru-laguntza emanen da ordu bakoitzeko.

      Onuraduna enpresaburu bat bada eta soldataren kostua ezin badu dokumentu bidez justifikatu, ondoko taulari jarraituz kalkulatuko da:

      KUALIFIKAZIOA EUROAK ORDUKO
      Doktoregoa 40
      Masterra 35
      Unibertsitateko titulua/Gradua 30
      Lanbide Heziketa edo Batxilergoa 25
      Kualifikaziorik gabea 20
      b) Proiektuan erabilitako materialen gastuak: lehengaiak eta beste hornigai batzuk. Material horiek beste jarduera batzuetan ere erabiltzeko eskuratuz gero, banaketa irizpide bat beharko da, behar bezala justifikatua, proiektuaren jardueretan erabilitako kopuruaren araberakoa
    2. Ekipo, patente eta eredu erabilgarrien amortizazio gastuak, ondareko elementu horiek proiektuan erabiltzen diren neurrian eta denbora horretan. Gastu horiei dagokienez, honakoa aintzat hartu beharko da:

  11. –Eskuratzen diren ekipo, patente eta eredu erabilgarrien amortizazio gastuek beste diru-laguntza edo laguntza publikoren bat izan badute, ez dute diru-laguntza hau jasoko.

  12. –Proiektua gauzatzeko beharrezko ekipamendua finantzatuko da, baina ez erabilera orokorreko gailu informatikoak (PCa, ordenagailu eramangarriak, inprimagailuak...).

  13. –Halaber, ondareko elementu horiek proiektua gauzatzen denean sortzen dituzten gastuak lagunduko dira diruz, baldin eta errentamendu finantzarioaren edo operatiboaren eta antzekoen modalitateetan erabiltzen badira, bazter utzita interesei dagokien kuotaren zatia.

  14. –Laguntza hauen ondorioetarako, taulen araberako amortizazioa aplikatuko da, sozietateen gaineko zergaren erregelamenduko (urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuak onetsia) 2. artikuluan adierazitako koefiziente eta aldien arabera.

    1. Kanpoko kolaborazioen gastuak, izan unibertsitateenak, zentro teknologikoenak eta proiektuan I+G lanak eta ezagutza teknikoen ekarpenak egiten dituzten beste enpresa batzuenak.

    2. Estatuko edo Europako azpiegitura zientifiko eta tekniko bereziak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

    3. Proiektuak sortutako patenteak eskatzeko gastuak. Gastu horrek ez du diru-laguntzarik izanen enpresa handientzat.

    4. Proiektuarekin lotura zuzena duten beste gastu batzuk, hura gauzatzean benetan aplikatuak, baldin eta zehazten ahal bada proiektu horretan berariaz erabili direla eta banan-banan horri esleitzen ahal bazaizkio.

    1.2. Ezagutza ikertu eta zabaltzen duten erakundeak ikerketa erakunde publikoak, unibertsitate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak eta I+G-ko beste erakunde publiko batzuk direnean, aurreko atalean adierazitako gastuei emanen zaie diru-laguntza, beren langileriaren kostuak izan ezik; alabaina, nahitaez sartu beharko dira proiektuaren aurrekontuan, kopuruaren eta partaidetzaren beharkizunetan kontuan har daitezen. Beraz, proiektua gauzatzeko egiten den langileriaren kontratazioak diru-laguntza izanen du.

    1.3. Ezagutza ikertu eta zabaltzen duten erakundeek zeharkako kostu gisa egozten ahalko dute diru-laguntza duten langileriaren zuzeneko kostuen %15 arte. Proiektuak gauzatzean egin diren zeharkako kostu horiek eragiketa gauzatzeari egozten ahal zaizkion kostu errealetan oinarrituko dira, oro har onartuta dauden kontabilitateko printzipio eta arauekin bat, edo antzeko eragiketei egozten ahal zaizkien batez besteko kostu errealetan.

  15. Proiektuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR