90/2021 FORU DEKRETUA, urriaren 20koa, hein batean aldatzen duena urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 90/2021 FORU DEKRETUA, urriaren 20koa, hein batean aldatzen duena urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa. ZIOEN AZALPENA

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak proposatu dute egitura hori hein batean aldatzea, zehazki, honela: Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren atalen eginkizunak aldatzea, Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Atala sortzea, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako bi atalen eginkizunak aldatzea, eta beken arloko eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera eskualdatzea.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko urriaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Hein batean aldatzen da urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena. Hona aldaketak:

Bat.–43. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“43. artikulua. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, ingurumena zaindu eta babesteari dagokionez. Berariaz, hauxe dagokio:

  1. Klima aldaketaren aurkako estrategia eta horretara egokitzeko ekimenak zehaztea.

  2. Ekonomia zirkularra sustatzea.

  3. Gai hauen gaineko planifikazioa: hondakinak, ur baliabideak, airearen kalitatea eta kutsaduraren prebentzioa.

  4. Gai hauen gaineko planifikazioa eta kudeaketa: baso ondarea, abelbideak, naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, habitatak eta basa flora eta fauna.

  5. Azpiegitura berdea eta konektibitate eta lehengoratze ekologikoak zehaztea, planifikatzea eta kudeatzea.

  6. Ingurumenaren arloko ebaluazioa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak, eta, hondakinak sortu eta kudeatzeko arloan, baimentze, zaintze, ikuskatze eta zehatze lanak egitea.

  7. Paisaia integratzea planen, programen eta proiektuen ingurumen ebaluazioan.

  8. Natura baliabideen (ura, airea, lurzorua) eta biodibertsitatearen kalitatea ebaluatzea.

  9. Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldea eta 2019-2022 aldirako duen Plan Zuzentzailearen aplikazioa.

  10. I+G+b sustatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eremu guztietan, alde batera utzi gabe foru dekretu honek departamentuko beste unitate batzuei esleitutako eskumenak, ez eta prestakuntza eta hezkuntza jarduerak ere ingurumenarekin eta natura-baliabideen aprobetxamendu jasangarriarekin zerikusi duten gaiei buruz.

  11. Gai hauen gaineko koordinazioa: ingurumen hezkuntza, ingurumen osasuna, biosegurtasuna eta Foru Komunitateak ingurumenaren arloko politikan parte hartzeak dakartzan beste guztiak.

  12. Ingurumen txostenak egiteko eskaerei erantzutea.

  13. Beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea ingurumenaren arloko gaietan.

  14. Koordinazioa ingurumen ekimenekin (klimaren aldeko itunak) eta jasangarritasun estrategiekin (Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda), hainbat esparrutan eta lurralde-mailatan.

    ñ) Indarrean dauden xedapenek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.”

    Bi.–45. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “45. artikulua. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

    Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu honako arlo hauetan: ekonomia zirkularra planifikatzea eta sustatzea kutsaduraren, lur kutsatuen eta hondakinen planifikazioaren, kontrolaren eta prebentzioaren bidez; eta ingurumenean eragina duten jarduerak baimentzea, ikuskatzea eta kontrolatzea. Horiez gain, klima aldaketaren aurkako estrategiarekin loturiko jarduketak, aldaketa arintzekoak eta horretara egokitzekoak barne. Uraren, atmosferaren eta lurraren ingurumen kalitatearekin loturikoak, planifikazio, jarraipen, kontrol eta, hala badagokio, oneratze jarduketa egokien bidez. Europako proiektuen jarraipena eta kontrola egitea, baita proiektu berriak zehaztea eta prestatzea ere, zuzendaritza nagusiaren lan esparruan, eta I+G+b sustatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eremu guztietan, alde batera utzi gabe foru dekretu honek departamentuko beste unitate batzuei esleitutako eskumenak. Zerbitzuaren eskumenekoak diren gaietan, kasuko administrazio unitate guztiak koordinatzea, eta jarraibide teknikoak ezartzea eskumen horiek inplementatzeko eta horien jarraipena egiteko. Baita bere jarduera esparruaren barruan agintzen zaion beste edozein eginkizun ere.”

    Hiru.–46. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “46. artikulua. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren egitura.

    Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

  15. Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala.

  16. Ingurumena Ikuskatzeko Atala.

  17. Klima Aldaketaren Atala.

  18. Hondakinen Atala.

  19. Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Atala”.

    Lau.–47. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “47. artikulua. Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalaren eskumenen esparru materiala.

    Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu ingurumena zaintzeko prebentzioaren arloan, eta, zehazki, honako hauek:

  20. Ingurumenaren arloko baimen integratua eta jarduera sailkatuen lizentzia emateko espedienteei buruzko txostenak egitea eta espediente horiek kontrolatzea eta tramitatzea, Ingurumen Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, horren barnean delarik Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legeak ezarritako neurri eta berme finantzarioak eskatzea.

  21. Jarduera sailkatuen kasuan, toki entitateei aholkularitza teknikoa ematea ingurumena babesteari buruzko araudiaren gainean.

  22. Ingurumen txostenak egitea ingurumen ebaluazio estrategikoko plan eta programen administrazio prozeduretan, baita ingurumen inpaktuaren ebaluazioari buruzko txostenak ere, horiek guztiak kutsadura murriztearen arloan.

  23. Jarraibideak, irizpideak eta arau proposamenak ematea, aipaturiko 17/2020 Foru Legean eta aplikatu beharreko bestelako arauetan jasotzen diren jarduerei buruz.

  24. Jabari publiko hidraulikora egiten diren isurketen gaineko ingurumen txostenak egitea, Uren Legean eta dagokion foru araudian xedatutakoari jarraikiz.

  25. Zaratari buruzko mapa estrategikoak eta zarataren aurkako ekintza planak egitea Iruñerriko hiri-multzoaren esparruan, Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentaraua aplikatuz.

  26. Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.”

    Bost.–48. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “48. artikulua. Ingurumena Ikuskatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.

    Ingurumena Ikuskatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu ingurumen eragina duten jarduerak kontrolatu eta ikuskatzearen arloan, eta, zehazki, honako hauek:

  27. Industria jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzea eta gauzatzea.

  28. Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea, honako hauei dagokienez: atmosferarako emisioak, isurketa likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta zarata eta bibrazioak sortzea.

  29. Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

  30. Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

  31. Igorpen eta Jatorri Kutsagarrien Nafarroako Erregistroa (PRTR) kudeatzea eta mantentzea, Estatuko Administrazioarekin koordinatua.

  32. Ingurumen arloko kudeaketa eta auditoriarako Europar Batasuneko sistemaren (EMAS) erregistroa mantentzea.

  33. Europar Batasuneko etiketa ekologikoa erabiltzeko baimentzen duen erakunde eskuduna izatea Nafarroan, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamenduak eta aplikatu beharreko gainerako arauek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak betetzea.

  34. Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.”

    Sei.–49. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “49. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR