90/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) erregulazioa eta bera Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 68. artikuluak kudeaketarako sistema integratuaren elementuen artean, nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema aipatzen du. 70. artikuluak dioenez, identifikazio sistema hori Batasuneko kide diren estatuek ezarri behar dute, katastroko agiriak edo mapak edo bestelako baliabide kartografikoak oinarritzat harturik, informazio geografikorako sistema informatikoetan erabiltzen diren teknikak baliatuz.

Espainian, nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (NELIGS) da. Nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema arautzen duen abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak NELIGS delakoa Espainian aplikatzeko arauak ezartzen ditu, eta adierazten du sistema hori kudeaketarako baliabide gisa erabiliko dela kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuan eta Batasunaren nekazaritza politika bateratuko beste laguntza araubide batzuetan, azalerarekin zerikusia duten haietan, hain zuzen ere.

Autonomia erkidegoak arduratuko dira NELIGS sistema ustiatu eta mantentzeaz, bakoitza bere lurraldean, eta aldatzeko eskaeren tramitaziorako prozedurak ezartzeaz, aipatu Errege Dekretuaren 5. eta 7. artikuluekin bat.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean onestea Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemaren (NELIGS) ustiatze eta mantentze araubidea erregulatzen duten arauak, baita NELIGS sistema aldatzeko eskaeren tramitaziorako prozedura eta foru agindu honen eranskinak ere.

  3. artikulua. NELIGSen aplikazio eremua.

  4. NELIGS nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema da, laguntzen araubidea kudeatzeko eta kontrolatzeko, Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 68. artikuluak aipatzen baitu, baita lurzatiak identifikatu beharreko laguntzen araubideetarako ere. Beraz, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko erreferentziako oinarri bakarra da.

  5. Laguntzarako eskabide bakarreko dagokion deialdian zehaztuko da zein eremutan erabil daitezkeen NELIGS sistema ez den lurzatiak identifikatzeko erreferentziak, eta adierazi beharko da erabili beharreko kasuan-kasuko erreferentziak.

  6. NELIGSen dagoen informazioak ez du eskubiderik sortzen legez onarturiko mugetarako eta beste jabetza batzuetarako, ezta nekazaritzako politika bateratuaren esparruko laguntzei lotuta ez dauden lurren erabilerak definitzeko ere.

  7. artikulua. Definizioak:

    –Lur goldagarria: Laboreak ekoizteko erabiltzen diren lurrak edo laboreak ekoizteko eskuragarri daudenak, landatu gabekoak baitira. Belarrak edo bestelako bazka-laboreak (ereinak) landatzeko erabiltzen badira, horiek sartu beharko dira ustiategiko laboreen txandaketan bost urtetik beherako epean.

    –Larreak: Belarrak edo bestelako belarki-bazka naturalak (berezkoak) edo landatuak (ereinak) ekoizteko erabiltzen diren lurrak, baldin eta ustiategiko laboreen txandaketan bost urtez edo gehiagoz sartu ez badira.

    –Zuhaixka-larreak: Ustiategiko laboreen txandaketan bost urtez edo gehiagoz sartu ez diren belarrak edo bestelako belarki-bazka naturalak (berezkoak) edo landatuak (ereinak) ekoizteko erabiltzen diren lurrak, baldin eta lur horietan bazkarako balio izaten ahal duten beste zuhaixka espezie batzuk badira, betiere belarrak eta gainerako belarki-bazkak nagusi izanda.

    –Zuhaitz-larreak: Belarrak edo bestelako belarki-bazka naturalak (berezkoak) edo landatuak (ereinak) ekoizteko erabiltzen diren lurrak, ustiategiko laboreen txandaketan bost urtez edo gehiagoz sartu ez badira, baldin eta lur horietan bazkarako balio izaten ahal duten beste zuhaitz espezie batzuk badira, betiere belarrak eta belarki-bazkak nagusi izanda.

    –Larreen onargarritasunaren koefizientea: Elementu elkorrak, hala nola landarerik gabeko tokiak, malda handiegiak, edo zeharkatu ezin diren landaretza direla eta, modu eraginkorrean erabateko aprobetxamendua galarazten duten ezaugarriak dituzten larreei, zuhaitz-larreei edo zuhaixka-larreei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR