9/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programarako, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, eta ezartzen baitira programa hori emateko oinarriak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumak arautzen dituzten indarreko arauek (abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuak eta apirilaren 22ko 24/2015 Foru Dekretuak) ezartzen dute curriculumeko hizkuntza guztien ikaskuntza era bateratu eta koordinatuan eginen dela, ikaskuntza hori optimizatzeko. Halaber, curriculum arlo batzuk atzerriko hizkuntzetan irakasteko aukera aurreikusten dute, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sartu gabe.

Europan eleaniztasuna eta mugikortasuna sustatzeko politikaren esparruan, Hezkuntza Departamentuak atal elebidunen programaren deialdia egin ohi du, programa ezartzea eskatzen duten sare itunduko ikastetxeetan atzerriko hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta hobetzeko xedearekin, betiere ikastetxe horiek ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, urtarrilaren 17an, non proposatzen baitu ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programaren deialdia egitea, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzea programa horiek emateko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Atal elebidunen programaren deialdia egitea, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin bat.

  2. Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programa sare itunduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan emateko oinarriak onestea, ebazpen honen 2. eranskinean datozenak.

  3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

  5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Atzerriko Hizkuntzen Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2019ko urtarrilaren 24an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

  6. ERANSKINA

    Deialdia, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programa ematea baimentzeko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren sare itunduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetarako

    Lehenbiziko oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

  7. Bigarren Hezkuntza ematen duten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren sare itunduko ikastetxe guztiek eskatzen ahalko dute atal elebidunen programa emateko baimena, deialdi honetan parte hartzea eskatzen badute eta haren baldintzak betetzen badituzte.

  8. Atal elebidunen programa eman nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    2.1. Plantillan izatea, gutxienez, hizkuntzaz bestelako arlo bateko irakasle bat bere irakasgaia dagokion atzerriko hizkuntzan emateko behar den hizkuntza-ziurtagiria duena –eranskin honetako bigarren oinarrian ezartzen dena–.

    2.2. Atal elebidunerako proiektu bat egitea (4. eranskina), atal hori irakasteko aurreikusitako programazioa jasoko duena. Arlo hauek garatuko dira, kontuan hartuta ebazpen honen 2. eranskinean jasotzen diren oinarrietan ezarritakoa:

    2.2.1. Atala ezartzeko lehenbiziko ikasturtea:

    –Zer irakasgai emanen den/diren dagokion atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko ikasturtean.

    –Atzerriko hizkuntzako berariazko edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren irakasgaiekin loturik.

    –Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta Atzerriko Hizkuntza ez beste irakasgaietako irakasleen hizkuntza-ziurtagiriak.

    –Atalaren antolaketaren datuak: aurreikusten den ikasle...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR