9/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 2ko 25/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, pertsona juridikoen eta nortasun juridiko gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakiaren osaera arautu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 12ko HAP/5/2016 Aginduaren bidez pertsona juridikoen eta nortasun juridiko gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakiaren osaera arautzen duen otsailaren 20ko EHA/451/2008 Agindua aldatu zen, zehazki, Espainiako entitateen forma juridikoaren gaineko E eta J gakoak aldatu ziren.

Aldaketa horiek gure antolamenduan txertatzeko asmoz, beharrezkoa da martxoaren 2ko 25/2010 Foru Agindua aldatzea, pertsona juridikoen eta nortasun juridiko gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakiaren osaera arautu zuena.

Batetik, E gakoaren gaineko testua aldatu da, nortasun juridikorik gabeko beste entitate batzuk bertan sartzeko, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan arautuak daudenak hain zuzen, berariazko gakorik ez baitute.

Bestalde, J gakoaren gaineko testua aldatzen da, gako horren barrenean berariaz sartzeko nortasun juridikoa duten sozietate zibilak, merkataritza helbururik izan ala ez.

Identifikazio Fiskalerako Zenbakia eta hari lotutako hainbat zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenak eskumena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu hori garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Beste alde batetik, 8/2010 Foru Dekretuaren 6.1 artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakiaren osaera ezartzeko, eskumena duten zerga administrazioekin koordinaturik.

Horiek horrela, xedatu dut:

Artikulu bakarra.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 2ko 25/2010 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, pertsona juridikoen eta nortasun juridiko gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakiaren osaera arautu zen.

Martxoaren 2ko 25/2010 Foru Aginduaren 3. artikulua aldatzea. Honela idatzita geldituko da:

“3. artikulua. Espainiako entitateen forma juridikoari buruzko gakoak.

Espainiako entitateentzat, identifikazio fiskaleko zenbakia letra...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR