89/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 28koa, Nafarroan parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

200. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 89/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 28koa, Nafarroan parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. ZIOEN AZALPENA

Otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko lurzoru urbanizaezinean parke eolikoak ezartzea berariaz arautzen zuen lehen testu arauemaileak, eskatzen zuen aurrez izapidetzea plan berezi bat –ukitutako azalera udal-mugarte bakar batena zenean– edo udalez gaindiko proiektu sektorial bat –ukitutako lursailak udal-mugarte batenak baino gehiagorenak zirenean–. Praktikan, parke gehienek udal-mugarte bat baino gehiago ukitzen zuten eta hala, urteetan zehar, udalez gaindiko proiektu sektorialen bidez ezarri dira.

Haatik, parke eolikoak instalatzeko beharrezkoak diren gaikuntza tituluak aldatu egin ziren Nafarroan parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretua indarrean jarri zenean. Foru dekretu horrek aipatutako 125/1996 Foru Dekretua indargabetu zuen eta gaiari buruzko araudi berria ezarri zuen. Harrezkero, dagoeneko ez da beharrezkoa udalez gaindiko proiektu sektorialak izapidetzea, eta aski da, hirigintza ondorioetarako, lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen jardueren baimena lortzea, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan indarrean dagoen foru legedian araututakoaren arabera.

56/2019 Foru Dekretuak, lehenengo xedapen indargabetzailean, azkendu egin zituen, salbuespenik gabe, ordura arte onartutako udalez gaindiko proiektu sektorial guztiak, aurreko araudiaren arabera udalez gaindiko proiektu sektorial gisa onartuta dauden parkeen egoera juridikoari erantzuteko –zeina ez zen bateragarria 56/2019 Foru Dekretuak emandako esparru juridiko berriarekin–. Nolanahi ere, guztiz edo partez gauzatu gabe zeuden parke eolikoentzat, aurreikusten zuen eskubide osoz ordezkatzea lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimenekin.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 46.2 artikuluaren arabera (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina –LAHFLTB– onesten duena), Nafarroako Gobernuak erabaki dezake udalez gaindiko proiektu sektorial bat azkentzea, baldin eta proiektua burutu bada eta haren helburua bete bada.

56/2019 Foru Dekretuaren lehen xedapen indargabetzailea LAHFLTBn jasotako udalez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR