89/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita gordailuak eskudirutan eratzeko eta deuseztatzeko prozedura, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen erakundeek nahitaezkoa dutenean horiek eratzea jarduerak gauzatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 89/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita gordailuak eskudirutan eratzeko eta deuseztatzeko prozedura, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen erakundeek nahitaezkoa dutenean horiek eratzea jarduerak gauzatzeko. Prozedura bat artikulatu beharra dago, eskudiruzko gordailuak kudeatzen laguntzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek horiek eratu behar dituztenean jarduerak gauzatu ahal izateko. Arautu beharra dago nola eratuko eta nola deuseztatuko diren gordailu horiek.

Gordailu horiek eratzea eta deuseztatzea joko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako kobrantza eta ordainketatzat.

Gordailuak zer eratako jarduketari dagozkion, jarduketa hori gauzatzeko eskumena duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoa arduratuko da aipatu bezala eratutako gordailuak kontrolatzeaz, kudeatzeaz eta erregistratzeaz.

Horiek horrela, erabilita Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 90.3 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Partikularrek gordailuak eratu ahal izanen dituzte, baldin eta beste partikular batzuen esku jartzen badituzte eta xedetzat badute Nafarroako Foru Komunitateko organoek, erakunde publikoek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari lotutako edo haren mendeko zuzenbide publikoko entitateek beren gain hartutako betebeharrak betetzea.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko organoek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari lotutako edo haren mendeko erakunde publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek gordailuak eratu ahal izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR