88/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

128. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 2a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 88/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren.

Gero, abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, eta urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen atalen mailetaraino.

Horregatik, beharrezkoa da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko egitura eta eginkizunak osatzea eta egokitzea bulegoen mailan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

    Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua

    1. artikulua. Posta Eginkizunetarako Bulegoa.

    Posta Eginkizunetarako Bulegoak, Gobernuaren Idazkaritza Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Foru Komunitateko Administrazioari igortzen zaizkion gutunak bildu, sailkatu eta banatzea.

    2. Foruzaingoak egiten dituen segurtasun kontroletan laguntzea.

    3. Foru Komunitateko Administrazioak sortzen dituen gutunak bildu, sailkatu, frankeatu eta igortzea.

    4. Barneko posta bildu eta banatzea.

    5. Frankeatzeko jasotzen diren objektuak kontrolatzea.

    6. Egindako lanen kontabilizazioa.

    7. Esparru-akordioa kontrolatu eta koordinatzea, unitate kudeatzailea den aldetik.

    8. Kanpoko enpresen esku uzten diren frankeatze eta igortze lanen kontabilizazioa.

    9. Herritarrei eta Administrazioko unitateei arreta eta argibideak ematea egindako igorpenei buruz.

    10. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

      2. artikulua. Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren Bulegoa.

      Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren Bulegoak, Koordinazio Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

    11. Txosten juridikoak egitea xedapen orokorren aurreproiektuen eta proiektuen arauen kalitatea hobetzeko.

    12. Foru Komunitateko Administrazioarentzat interes komuna duten xedapen orokorren aurreproiektuak eta proiektuak prestatzea, beste unitate batzuen eskumenekoak ez badira.

    13. Laguntza juridikoa ematea arauak prestatzeko prozeduretan.

    14. Arautzeko teknikei buruzko jarraibideei bultzada ematea.

    15. Laguntza juridikoa ematea Foru Zuzenbide Zibilaren arloan eta Nafarroako zuzenbidea oro har sustatzea.

    16. Elkarte, fundazio eta lanbide-elkargoen espedienteen kudeaketa juridikoa.

    17. Lanbide-elkargoak sortu, aldatu edo desegitearekin zerikusia duten eskumenen kudeaketa juridikoa.

    18. Zerbitzuak agintzen dion beste edozein eginkizun juridiko.

      3. artikulua. Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.

      Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoak, Koordinazio Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

    19. Indarreko legediaren arabera eratzen diren Elkarte eta Federazioen Erregistroa kudeatzea, haiek batez ere Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan jarduten dutenean.

    20. Fundazioen Erregistroa, azaroaren 11ko 613/1996 Foru Dekretuak arautua, kudeatzea.

    21. Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoetako Kontseiluen Erregistroa, apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak sortua, kudeatzea.

    22. Erregistro horietan sartu behar duten egintzen inskripzio espedienteak tramitatzea.

    23. Erregistro horietan inskribatzen diren egintzei lotutako nahitaezko dokumentazio guztia gordailutzea.

    24. Publizitatea ematea erregistro idazpenei eta erregistro horretan gordailutzen den dokumentazioari.

    25. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

      2. ATALA

      Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua

      4. artikulua. Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoa.

      Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoa, Herritarren Arretarako Atalari atxikita, erregistro kontuetan laguntza emateko bulegoa izanen da, eta eginkizun hauek izanen ditu:

    26. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean erregistro kontuetan laguntza emateko bulegoentzat aurreikusitako eginkizun guztiak.

    27. Herritarrei arreta eta argibideak ematea Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko eta argibideetarako bulegoaren bidez.

    28. Herritarrei eta Administrazioko unitateei harrera egitea eta argibideak ematea telefono baliabideen bitartez.

    29. Dokumentuak jasotzea eta horien tratamendua egitea erregistro sisteman.

    30. Aurkezturiko dokumentazioa kodetzea eta departamentu interesdunetara igortzea.

    31. Erregistro idazpenen kontrola eta jarraipena egitea.

    32. Erregistroaren arloan laguntza emateko dauden gainerako bulegoetako arduradunekin eta departamentuetako eta erakunde autonomoetako erregistro laguntzaileetako arduradunekin koordinatzea.

    33. Ziurtagiri digitalak egiteko eta identifikazio eta sinadura digitalerako sistemak aplikatzeko laguntza ematea.

    34. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren erregistro lanak egitea eta bere iragarki-taula kudeatzea.

    35. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein.

    36. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

      3. ATALA

      Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atala

      5. artikulua. Kudeaketa Bulegoa.

      Kudeaketa Bulegoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

    37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren agiriak jasotzea eta formalki balidatzea, eta haien osotasuna bermatzea egokien iruditzen zaizkion sistema teknologikoak erabiliz.

    38. Argitaratzen diren agirien benetakotasuna bermatzea, dela sinadura digitalaren bidez, dela egokien iruditzen zaion beste sistema teknologiko baten bidez.

    39. Iragarkiak sailkatzea eta barne-sisteman erregistratzea, argitaratzeko behar diren datuak eta metadatuak sartuta.

    40. Iragarkiak bidaltzen dituzten Administrazioko unitateei arreta eta laguntza teknikoa ematea argitalpen fase guztietan.

    41. Herritarrei arreta egitea eta laguntzea, batez ere informazio bilketan.

    42. Jatorrizko agiriak kudeatu eta artxibatzeko barne sistemaren mantentze-lanak.

    43. Sinplifikazio administratibora jotzea, aldian behin prozeduren egokitasuna berrikusiz.

    44. Informazio egokia lortzea dokumentuak jasotzeko jarduerarekin zerikusia duten txostenak egiteko.

    45. Bulegoaren langile eta baliabide beharrak bideratzea.

    46. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

      6. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

      Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

    47. Tasa ordaindu beharra duten iragarkiak kudeatzea, fakturak bidaltzea, ordainketa egiaztatzea, derrigorrezko diru-bilketara bideratzea eta ordaingabeak Estatuko Aldizkari Ofizialera bidaltzea.

    48. Harremana entitate laguntzaileekin tasak kobratzeko.

    49. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren aurrekontuko esleipenaren erosketak, ordainketak eta fakturak kudeatzea.

    50. Tasa ordaindu beharra duten igorleen datu baseen kudeaketa eta mantentze-lanak.

    51. Dokumentuak Posta Elektroniko Seguruaren bidez (PES) bidaltzeko baimenak edo funtzionalitate baliokideko sistema korporatiboak kudeatzea.

    52. Informazio egokia lortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialaren jarduera ekonomikoarekin zerikusia duten txostenak egiteko.

    53. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

      7. artikulua. Ekoizpen eta Zabalkunde Bulegoa.

      Ekoizpen eta Zabalkunde Bulegoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

    54. Argitaratu beharreko jatorrizko agirien maketazioa, Nafarroako Aldizkari Ofizialerako ezarritako ezaugarri formalei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR