88/2016 FORU DEKRETUA, urriaren 5ekoa, irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru Dekretu horren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio departamentu bakoitzaren egitura organikoa onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta abuztuaren 12ko 58/2015 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez, aipatu departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Bertan, departamentuko administrazio unitate guztiak eta bakoitzari dagozkion eginkizunak zehatz-mehatz arautu ziren.

Foru dekretu honen bidez foru dekretu hura aldatu nahi da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak beste modu batean banatzeko, funtzionamenduaren eragimena eta eraginkortasuna hobetzeko.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 5ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretua aldatzea.

Bat.–11. artikulua aldatu da, eta honela geldituko da:

“11. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren egitura.

Ondare Historikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

  1. Ondare Arkitektonikoaren Atala.

  2. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.”

    Bi.–Kendu egin da 13. artikulua.

    Hiru.–14. artikulua aldatu da, eta honela geldituko da:

    “14. artikulua. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren eginkizunak.

    Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

  3. Ondare higigarriari legezko babesa ematea.

  4. Kultur intereseko ondasunen eta ondasun higigarri inbentariatuen espedienteak prestatzea.

  5. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortu eta kudeatzea.

  6. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoa prestatzea, ondare higigarria dokumentatu eta hedatzeko.

  7. Nafarroako kultur ondarearen ondasun higigarrietan egin beharreko esku-hartzeak prestatu, proiektuen zuzendaritza hartu, planifikatu eta kontratatzea.

  8. Ondasun higigarri historiko artistikoak berritzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

  9. Bere ardurapean dauden Nafarroako Gobernuaren kultur ondareko ondasun higigarriak mantendu eta kudeatzea.

  10. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR