87E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Tuterako Osasun Barrutiko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru den Julio David Cambra Ría jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 16ko 309E/2017 Foru Aginduaren bidez, Julio David Cambra Ría jauna Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Julio David Cambra Ría 2017ko martxoaren 21ean jabetu zen postu horretaz.

Osasuneko kontseilariak maiatzaren 3an emandako 176E/2018 Foru Aginduaren bidez, aipatutako izendapena luzatu zen, urtebeterako, 2018ko martxoaren 21etik aurrera.

Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskatu du haren izendapena berriz luzatzeko urtebeterako, 2019ko martxoaren 21etik aurrera, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza arloko zerbitzuetako eta ataletako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Julio David Cambra Ría jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Tuterako Osasun Barrutiko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINDU DUT:

  1. –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR