85E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera partez aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 85E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera partez aldatzen duena. Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen Nafarroako Foru Komunitatean Ikerketa Klinikorako Etika Batzordea, ebaluatzeko Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden botika edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak.

Batzordearen gaur egungo osaera Osasuneko kontseilariak urriaren 20an emandako 299E/2020 Foru Aginduaren bidez ezarri zen.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa. IV. kapituluan jasotzen ditu errege dekretu horrek botikekiko ikerketaren etika batzordeen osaera eta eginkizunak, bai eta haien akreditazioa ere, zein bere autonomia erkidegoan.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 15. artikuluko 1. apartatuak ezartzen duenez, botikekiko ikerketarako etika batzordeetako kideetako bat oinarrizko osasun laguntzako farmazialari bat izanen da.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak emandako txosten batean proposatzen da aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera, Osasuneko kontseilariaren urriaren 20ko 299E/2020 Foru Aginduaren bidez ezarria, batzordeko kideetako bat oinarrizko osasun laguntzako farmazialari bat izan dadin; horrekin batera, proposatzen da batzordeko kide izendatzea Amaya Echeverría Gorriti andrea eta Idoia Gaminde Inda andrea kargutik kentzea.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak adierazten duenez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR