85/2016 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Lur-ondasunen Erregistroan 2015eko azaroaren 30etik aurrera inskribatutako ondasun higiezinen balioak, urte horretakoak, erregistro administratibo horretan 2016ko otsailaren 25ean daudenak, onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuen 49. artikuluan adierazten da Lur-ondasunen Zerbitzuari dagokiola, besteak beste, ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluak, lehendabiziko lerroaldean, katastroko balioen urteko eguneratzea ezartzen du, balio horiek Lur-ondasunen Erregistroan aurreko urteko azaroaren 30ean inskribaturik daudenak direla zehaztuz.

Lege agindu horren bigarren lerroaldeak zehazten duenez, ondasun higiezinei aurreko urtean emandako balioak edo egindako aldaketak, lehen aipatutako datatik aurrera sartu baldin badira Lur-ondasunen Erregistroan, onetsiko dira multzoan erregistro horretako balio gisa, edo erregistroko balio gisa.

Horrenbestez, aipatu lege aginduan xedatutakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR