82/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretua, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 82/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretua, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren bidez, 766 lanpostuz osaturiko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Lanpostu horietatik 239 oposizio-lehiaketa bidez beteko dira, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluari jarraikiz, eta 527 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez, aipatutako 20/2021 Legearen seigarren edo zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz.

Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri batzuk onetsi ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Uztailaren 15ean indarrean jarri zen 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; eta haren 4. artikuluan arautzen da zer lanpostu sartuko diren egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan.

Eskainitako lanpostuak aztertuta, akats bat atzeman da bi lanpostu hauek hautatzeko sistema adieraztean: Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko lanpostu bat (593 kidego-kodea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu bat (590 kidego-kodea). Izan ere, lanpostu horiek merezimendu-lehiaketa bidez beteko direla iragarri zen, baina oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak dira.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR