82/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 82/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, bai eta egitura organikoa arautu ere. Foru dekretu horren VI. tituluan arautzen da Tuterako Osasun Barrutiaren egitura, eta bertan txertatzen da Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak esparru horretan dagoen egitura aldatzeko proposamena egin du, bermatzeko bat datorrela, laguntzaren prozesu orokorrari ematen zaion arretaren arloan, etorkizun hurbilerako diseinatu diren lehentasun, helburu eta ekintzekin, kontuan hartuta oinarrizko osasun laguntzaren erreforma dela heldu beharreko lehentasunezko helburuetako bat.

Osasun laguntzaren arloan gaur egun dugun ereduarekin bateragarriak diren teknologia berriak ezartzeko eta zenbait beharri erantzuteko –hala nola osasun etxeetan administrazio tramiteak erraztea, egungo baliabideei eta azpiegiturei neurri berriak ematea, profesionalen rolak berriz definitzea eta osasun publikoarekin, sektore soziosanitarioarekin eta osasun mentaleko sarearekin hobeki koordinatzea–, egitura egokiak beharko dira aldaketaren kudeaketa zuzena izan dadin eta prozesu horretan profesionalek ere, zalantzarik gabe, funtsezko zeregina betetzeko aukera izan dezaten.

Alde horretatik, egituraren aldaketa zehatzetako bat da Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua zuzendariordetzaren kategoriara igotzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren egituren pareko izan dadin, bi xederekin. Batetik, ahalik eta gehien konpentsatzea barruti hori bere gain hartzen ari den lan bolumena, bereziki zerbitzuen hobekuntza etengabeari begira erreforma eta garapen handia behar duen egitura izanik; bestetik, oinarrizko osasun laguntzaren egitura desberdinen maila bateratzea, antzeko ezaugarriak eta edukia dituzten zerbitzuak egitura organiko berean elkartuz, oinarrizko osasun laguntzaren arlorako esparru estrategiko beraren barruan ahalik eta homogeneitate handiena bermatzearren. Era berean, aldaketa honen ondorioz, aldatu beharko dira 171/2015 Foru Dekretuaren 91. artikulua, Tuterako Osasun Barrutiaren osaketa arautzen duena, eta 99. artikulua, Batzorde Tekniko Asistentzialaren osaketa arautzen duena.

Horrez gain, COVID-19aren pandemian zehar osasun laguntza antolatu eta koordinatzeko lan handia egin da adinekoen eta desgaitasuna dutenen egoitza baliabideen arloan. Koordinazio hori egoitzen arloko osasun laguntzaren unitateak egin du, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren menpe. Unitate horren zuzendaritza lanak Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren menpe...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR