82/2020 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa, Nafarroako Justizia Kontseilua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 82/2020 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa, Nafarroako Justizia Kontseilua sortzen duena. ATARIKOA

Justiziako zerbitzu publikoa era egokian emateko, beharrezkoa da zenbait administrazio publikok, organo konstituzionalek eta erakundek parte hartzea; izan ere, eskudantziak partekatzen dituzte, modu gainjarrian, eta beharrezkoa da koordinatzea, testuingurua konplexua bada ere, hala lurraldeari nola eginkizunei dagokienez. Estatuko hiru botereek era koordinatuan bete behar dituzte esleiturik dituzten eginkizunak, bakoitzak bere eskumenen eremuan. Nafarroako Foru Komunitateak bere gain hartutako eskumenaren ondorioz, zerbitzu publiko hori emateko beharrezkoak diren baliabide material eta pertsonal guztiak jartzen ditu, eta erantzukizun berezia du zerbitzu horren funtzionamenduari dagokionez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoak gure autogobernuari esleitzen dizkion eskumenen esparruan.

Ildo horretan, frogaturik gelditu da sektore honetako krisiaren gobernantzarako eraginkorra dela Justizia Ministerioak honako hauekin batera bultzaturiko koordinazioa: Justizia Auzitegi Nagusia, Fiskaltza, Justizia Administrazioaren letraduak, Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoak, gizarte-graduatuak, ordezkaritza sindikalen bitartez transferitutako langileak, eta abar. Hortaz, koordinazio horri eutsi behar zaio. Horrenbestez, beharrezkoa da parte hartzeko foro bat izatea, zeresana duten sektore guztiei hitza emateko erabakiak hartzeko prozesuan, ahalik eta adostasun handienarekin har daitezen erabaki horiek. Bestalde, une honetan gizartea asko aldatzen ari da Justiziaren arloari dagokionez. Zenbait erronka ditugu –besteak beste, iraultza digitala eta klima larrialdia–, eragin sakona izanen dutenak auzi motetan, horiek ebazteko moduan eta Justizia Administrazioa kudeatzeko eran. Horregatik, Foru Komunitateak eskura izan behar ditu beharrezkoak diren tresnak, aldaketarik etortzen bada mekanismoak izan daitezen erakundeek parte hartzeko, eta kontsentsua eta efizientzia lortzeko. Horrela, Justizia zerbitzuak ziurtatuko ditu kohesio soziala eta gizartearen garapen jasangarria, horretarako dialogoa, lankidetza eta gobernantza erabiliz, “Justizia 2030” delakoan jasotako printzipioekin bat.

Azaroaren 30eko 361/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Justiziako Aholku Kontseilua sortu zen, eta gero aldaketak egin ziren urtarrilaren 57/2007 Foru Dekretuaren bidez. Hala ere, aholkularitza organo horrek ez du jardunik izan 2011tik. Foru dekretu hau hartzen da helburu zehatz batekin, alegia, parte hartzeko eta lankidetzarako foro bat aktibatzea, justiziako zerbitzu soziala ematen duten sektore guztiek bide bat izan dezaten erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzeko, eraginkortasunez.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko azaroaren hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Sorrera.

    1. Nafarroako Justizia Kontseilua sortzen da lankidetza, azterketa, eztabaida, partaidetza eta aholkularitza organo gisa, Nafarroako Foru Komunitatean justiziaren zerbitzu publikoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR