81/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten duena maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 81/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten duena maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren bidez, 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Zehazki, 1.417 lanpostuko lan eskaintza partziala onetsi zen, honela banatuta: 34 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileenak, eta 1.383 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileenak. Lanpostu horiek guztiak 2022ko egonkortze-tasari dagozkio.

Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri batzuk onetsi ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Uztailaren 15ean indarrean jarri zen 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; eta haren 4. artikuluan arautzen da zer lanpostu sartuko diren egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan.

Azterturik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileen plantillako datuak, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari jarraikiz, ondorioztatzen da ezen, irizpide berrien arabera, 17 lanpostu gehiago sartu behar direla lan eskaintzan, gaur egun aldi baterako lotura duten langileek betetzen dituztenak, hots: osasun langileen lanpostu bat Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR