81/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, gora jotzeko errekurtsoen ebazpena eta lan auzibidearen aurreko erreklamazioena Hezkuntzako kontseilariaren esku uzten duena Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakaskuntzako langileen arloan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.c) artikuluaren arabera, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariari dagokio gora jotzeko errekurtsoen ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren kontseilarietatik beherako edozein organok edo haren erakunde publikoek arlo horren gainean emandako egintzei dagokienez. Bestetik, aipatu foru legearen 61. artikuluaren arabera, lan auzibidearen aurreko erreklamazioak, langileriaren arlokoak badira, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariak ebatziko ditu. Antzeko esleipenak egiten dituzte otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren g) eta h) idatz-zatiek. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehaztu ziren.

Hala ere, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretu horren 7.2.g) artikuluaren arabera, Hezkuntza Departamentuari dagokio, departamentu horri atxikiriko irakaskuntzako langileei dagokienez, gora jotzeko errekurtsoak eta lan auzibidearen aurreko erreklamazio administratiboak tramitatzea.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 3.2.f) artikuluaren arabera, arrazionalizazioa eta arintasuna administrazio-prozeduretan izanen dira gidari Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketan eta funtzionamenduan. Eskuratutako esperientziaren arabera, gora jotzeko errekurtsoen ebazpena eta lan auzibidearen aurreko erreklamazioena Hezkuntzako kontseilariaren esku uztea, bere departamentuari atxikitako irakaskuntzako langileen arloan, lagungarri izan daiteke prozedura horiek arrazionalagoak eta arinagoak izan daitezen, kontseilari horrek esleiturik baitu bere departamentuari lotutako gora jotzeko gainerako errekurtsoen ebazpena (abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2 artikulua).

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela. Bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36.1 artikuluak ezartzen du organoen berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko beste organo batzuen esku uzten ahal direla. Errekurtsoak ebazteko eskudantziari dagokionez, artikulu horren 2. idatz-zatiko f)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR