JUS/554/2010 Agindua, otsailaren 25ekoa, Laguntza Judizialeko Kidegoan sarbide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitara ematen duena

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Laguntza Judizialeko Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen probetako oposizio eta lehiaketa faseak amaiturik (azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren bidez deituak, azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak), epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda igorri du.

Hortaz, uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduaren hamalaugarren oinarrian (abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta irailaren 15eko JUS/2975/2006 Aginduaren 6.5.1. oinarrian xedatutakoarekin bat (azaroaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), ministerio honek hauxe erabaki du:

Lehendabizikoa.-Hautapen probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda agindu honen II. eranskinean dago.

Bigarrena.-Agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean, zerrenda horretan ageri diren izangaiek ondotik zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute ministerio honen erregistro orokorrean, Justizia Estatuko Idazkaritzan, Madrileko Jacinto Benavente plazako 3an (28971 posta kodea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bitartekoak erabiliz:

  1. Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu.

  2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluaren edo baliokidearen fotokopia, deialdiaren aginduaren 3. oinarrian xedatutakoarekin bat.

    Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa frogatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

  3. Zinpeko aitorpena, hauxe dioena, alegia, izangaiak bateraezintasunik ez duela, ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko desgaitua diziplina edo epai bidez, eta ez dela administrazio publikoen zerbitzuko ezein kidegotatik diziplina prozedura bitartez bereizia izan, non ez den birgaitua izan (I. eranskina).

  4. Laguntza Judizialeko Kidegoari dagozkion eginkizunetan aritzea galarazten dioen eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duen ziurtagiri medikoa, interesatuari dagokion Gizarte Segurantzako Medikuntza Orokorreko sendagileak luzatua eta, Gizarte Segurantzaren inongo araubideri atxikirik egon ezean, Osasun eta Gizarte Politikaren Ministerioaren Zerbitzu Probintzialek edo autonomia erkidegoetan dagozkien erakundeetan luzatuko da.

    100eko 33eko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek Osasun eta Gizarte Politikaren Ministerioko organo eskudunek edo kasuan kasuko autonomia erkidegokoek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, desgaitasun hori dutela eta Laguntza Judizialeko Kidegoan bete beharreko eginkizunekin bateragarria dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dutenen kasuan.

    Funtzionario publiko diren izangaiek ez dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR