80/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, diru-sarrera eta ondasun gutxi dituzten pertsona fisikoentzako laguntza kudeatzeko eta ordaintzeko prozedura arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 80/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, diru-sarrera eta ondasun gutxi dituzten pertsona fisikoentzako laguntza kudeatzeko eta ordaintzeko prozedura arautzen duena. Ukrainako inbasioaren ondoriozko krisi energetikoak prezioen gainean eta kalteberatasun ekonomikoko egoeretan daudenengan –batez ere beste prestazio sozial batzuen estaldura ez dutenengan– eragindako ondorio kaltegarriak arintzeko asmoz, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege-dekretuaren bidez diru-sarrera eta ondasun gutxi dituzten pertsona fisikoei laguntzeko zuzeneko lerro bat onartu da, besteak beste (errege lege dekretu horrek zenbait neurri hartu eta luzatzen ditu Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko eta La Palma uhartearen susperraldi ekonomiko eta sozialerako).

200 euroko laguntza hori, ordainketa bakarrekoa, soldatapekoak, autonomoak edo langabeak diren pertsona fisikoei zuzenduta dago, beste prestazio sozial batzuen estaldurarik ez badute (hots, kotizaziopeko pentsioak, bizitzeko gutxieneko errenta edo kotizaziopekoak ez diren erretiro- eta baliaezintasun-pentsioak).

Aipatutako 11/2022 Errege Lege-dekretuaren 31.4 artikuluaren arabera, Foru Administrazioa da laguntza hauek tramitatzeko eta kudeatzeko eskumena duena, Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten onuradunei dagokienez.

Nafarroako Gobernuaren 2022ko uztailaren 20ko Erabakiaren bidez ezartzen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuari dagokiola 11/2022 Errege Lege-dekretuaren 31. artikuluan aipatzen diren laguntzak kudeatzeko eta tramitatzeko eskumena. Egokitzat jotzen da departamentu horren egituraren barruan arlo horren eskumena hartuko duen unitatea Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa izatea.

Horrenbestez, foru agindu honen bidez arautzen da aipatutako 11/2022 Errege Lege-dekretuaren 31. artikuluan aurreikusitakoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagokion prozedura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Bat.–Xedea eta aplikazio eremua.

Foru agindu honen xedea da diru-sarrera eta ondasun gutxi dituzten pertsona fisikoentzat ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege-dekretuaren 31. artikuluan ezarritako laguntza kudeatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR