8/2023 FORU LEGEA, martxoaren 9koa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 8/2023 FORU LEGEA, martxoaren 9koa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzen duena. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO BABES ZIBILARI ETA LARRIALDIEN KUDEAKETARI BURUZKO UZTAILAREN 1EKO 8/2005 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Nafarroako Foru Komunitateak bereganatutako eskumenak baliatuz, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea onetsi zuen, babes zibileko eta larrialdien kudeaketaren inguruko jarduketak arautzeko Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, baina deusetan galarazi gabe interes nazionaleko larrialditzat jotzen diren egoerak arautzeko Espainiako arauek xedatzen dutena eta, halakorik izanez gero, aplikatzekoa den Europako araudiak xedatzen duena.

Geroago otsailaren 28ko 8/2019 Foru Legea onetsi zen, aipatu 8/2005 Foru Legea aldatzeko, arriskuen, baliabideen eta legeriaren bilakaeran oinarrituta.

Baina esperientziak erakusten du aldaketa gehiago egin behar zaizkiola, larrialdietako laguntzaren eta kudeaketaren egungo egoerara egokitze aldera.

Halaber, prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzu publikoen bilakaerak eraginda, lehenbiziko aldiz aldaketak egin behar dira 8/2005 Foru Legearen IV. tituluan, Foru Komunitateko administrazio publikoek ematen dituzten prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuei buruzkoan.

Artikulu bakarra.–Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzea.

Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea honela aldatuta geldituko da:

Bat.–2. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

"2. artikulua. Definizioak.

Foru lege honi dagokionez, honako definizioak hartuko dira aintzat:

Galzoria: babes zibilak zaindu beharreko pertsona-taldeei edo ondasun-multzoei egoera jakin batzuetan kaltea egiteko ahalmena.

Zaurgarritasuna: pertsona-talde edo ondasun-multzo baten ezaugarria, inguruabar jakin batzuetan galzoriaren eragina neurri handiago edo txikiagoan jasateko moduan egotea dakarkiena.

Mehatxua: babes zibilak zaindutako pertsonek eta ondasunek duten egoera, zeinean berehalako edo ezkutuko galzori baten aitzinean baitaude neurri handiago edo txikiagoan.

Arriskua: mehatxu bat pertsona-talde edo ondasun-multzo bat ukitzera iristeko aukera.

Larrialdia: bat-batean sortzen den egoera, ondasunen nahiz pertsonen bizitza edo osotasun fisikoa arrisku handian jartzen dituena edo erasotuak gertatzen direnekoa, eta berehalako neurriak hartzea eskatzen duena, arriskua bertan behera uzteko edo kalteak minimizatzeko. Arruntak nahiz apartekoak izan daitezke.

Aparteko larrialdia: bat-bateko arrisku kolektiboko egoera, pertsonak edo ondasunak berehalako galzorian jartzen dituen gertaera baten ondoriozkoa eta botere publikoen aldetik horiek artatzeko, kalteak arintzeko eta katastrofe bihur dadin ekiditen saiatzeko kudeaketa azkarra exijitzen duena.

Larrialdi arruntetik bereizten da azken horrek ez duelako eragin kolektiborik.

Katastrofea: biktima, kalte eta inpaktu material ugari eragiteagatik erkidego edo gizarte baten funtzionamendua substantzialki asaldatzen edo eteten duen egoera edo gertakari bat, artatze-baliabide gehiago eskatzen dituena erkidegoak berak eskuragarri dauzkanak baino.

Oinarrizko zerbitzuak: beharrezkoak direnak oinarrizko eginkizun sozialak, osasuna, segurtasuna eta herritarren ongizate sozial eta ekonomikoa edo administrazio publikoen funtzionamendu eraginkorra mantentzeko.

Zoritxar publikoa: biztanleengan eragin orokorra duen katastrofea.

Larrialdietako laguntza: pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestea helburu duten jarduketa urgenteak, baita ondasunak eta ingurumena zaintzekoak ere, gizakiak nahiz naturak eragindako larrialdiak gertatzen direnean.

Alerta: galzori edo arrisku garrantzitsu baten gertagarritasunaz ohartarazteko abisua edo deia.

Alarma: hurbil-hurbileko galzori ziur batez ohartarazten duen seinalea.

Arriskuen mapa: dokumentu kartografiko ofiziala, Nafarroako Foru Komunitateko garrantzizko arriskuak seinalatzen, deskribatzen, sailkatzen eta kokatzen dituena eta arrisku bakoitza lurraldeko zein zonatan dagoen zehazten duena.

Urgentzia: lekuren edo jardueraren batean norbaiti ustekabean arazo bat gertatzea berehalako laguntza premiaren kontzientzia sortzen diona, arazoaren kausa eta larritasun maila gorabehera".

Bi.–3. artikuluan e) apartatua aldatzen da eta i) eta j) apartatuak gehitzen dira; testua honela geldituko da:

"e) Ezbeharra sortzen duten zergatietan batera eta berehala esku hartzea, haiek deuseztatzeko, hedadura eta ondorioak murrizteko eta herritarrak babesteko eta sorosteko".

"i) Behar diren ikuskapen lan guztiak egitea babes zibilari eta larrialdien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR