8/2021 FORU LEGEA, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 8/2021 FORU LEGEA, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzekoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ABEREEN OSASUNARI BURUZKO AZAROAREN 16KO 11/2000 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

HITZAURREA

Martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuaren bidez ezarri ziren abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak.

Foru dekretu horren 5. eranskinean Nafarroako abeltzaintza-ustiategien tamaina mugatzen da, epidemia-arriskuak direla-eta, halako moduz non ustiategi berriek edota jada badaudenen zabalkundeek ezin izanen dituzten gainditu ondoko gehienezko tamainak:

USTIATEGI-MOTA GEHIENEZKO TAMAINA POSTUAK EDO AZIENDA LARRIKO UNITATEAK (1)
Txerri-azienda Azienda larriko 864 unitate
Broiler oilaskoak eta hegaztiak oro har 300.000 toki
Arrautzetarako eta hazteko oiloak 300.000 toki
Ugalketarako oiloak eta haiek haztea 60.000 toki
Kanpora irteten diren hegaztiak 50.000 toki
Galeperrak 600.000 toki
Esnetarako behiak Azienda larriko 1.250 unitate
Haragitarako behiak (2) Azienda larriko 1.250 unitate
Esnetarako ardi eta ahuntzak 6.000 ugaltze-animalia
Haragitarako ardi eta ahuntzak 8.000 ugaltze-animalia
Zaldiak Azienda larriko 1.250 unitate
Untxiak Azienda larriko 600 unitate
Erleen kokalekua (3) 200 erlauntza
Espezie desberdinak dituzten ustiategiak Azienda larriko 1.250 unitate
(1) Azienda larriko unitate. Koadro honetako azienda larriko unitateak kalkulatzeko, aintzat hartuko dira 1. eranskineko azienda larriko unitateen baliokidetzak.(2) Azienda suharraren ustiategiak barne.(3) Gehienezko tamaina erleen kokalekuena da, baina ustiategi batek berak kokaleku bat baino gehiago izan ditzake.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 114/2020 epaiak, ekainaren 8koak, baliogabetu egin zuen behi-azienden sektoreko abeltzaintza-ustiategien tamainari jarritako muga, eta halaber baliogabetu zuen jada badauden behi-azienden sektoreko abeltzaintza-ustiategien handitze-ezintasuna, gehienezko tamaina hori gaindituz gero

Gaur egun, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR