8/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2021eko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 8/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2021eko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak. Martxoaren 24ko 22/2021 Foru Dekretuak Vianako Printzea Kulturaren Saria arautu zuen. Haren helburua da aintzat hartzea kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde nabarmenek egindako lana, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

Foru dekretu horren 4. xedapena betetzeko, bidezkoa da Vianako Printzea Kulturaren Sariaren 2021eko edizioaren deialdia arautuko duten oinarriak onestea eta argitaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa onartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Vianako Printzea Kulturaren Sariaren 2021eko edizioaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean ageri direnak.

2. 20.000 euroko gastua baimentzea, “Vianako Printzea Saria” izeneko A20000 A2000 2268 334100 partidaren kargura, 2021eko gastu-aurrekontutik.

3. Foru agindu hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Foru agindu hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 29an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

2021eko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak

1.–Sariaren xedea eta zuzkidura.

1.1. Vianako Printzea Kulturaren Sariaren helburua da aintzat hartzea kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde nabarmenek egindako lana, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

1.2. Saria 20.000 eurokoa da, eskudirutan.

2.–Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

2.1. Proposamenak Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igorriko dira (Navarrería kalea 39, 1.; 31001 Iruña, Espainia), posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean 2021eko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako dela adierazita. Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, posta elektroniko bat bidali beharko da premioprincipedeviana@navarra.es...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR