8/2016 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztua garatzen dituena 2016. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 36. artikuluak eta haren Erregelamenduaren 32. artikuluak eta ondorengoek arautzen dute enpresa txiki eta ertainek eta profesionalek dituzten etekinak zehazteko zenbatespen objektiboaren araubidea.

Bestalde, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 67. eta 68. artikuluek araubide berezi erraztua arautzen dute eta Zergari buruzko Erregelamenduaren 23. artikuluak eta hurrengoek garatzen.

Arau horiek aurreikusten dute zenbatespen objektiboaren araubidea eta araubide berezi erraztua edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia batera eta koordinaturik aplikatuko direla, eta behar den foru aginduak aipatu koordinazio horrek bere baitan hartu behar dituen jarduerak edo jarduera sektoreak zehaztuko ditu eta aplikatzekoak diren ikur, indize edo moduluak eta horiek behar bezala konputatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko.

Foru agindu honen egitura eta urtarrilaren 23ko 11/2015 Foru Aginduarena antzekoak dira. Haren bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatu ziren 2015. urterako.

Magnitudea diru-sarreren bolumenaren arabera konputatzeko orduan, PFEZean zenbatespen objektiboaren araubidea eta BEZan araubide erraztua zorrotzago aplikatzeko helburuz ezarri da subjektu pasiboari lotutako entitateen diru-sarrerak ere hartu beharko direla kontuan, haiek jarduera berdinak edo antzekoak garatzen dituztenean eta helbide komun bat dagoenean.

Orobat, araubide horien babeseko subjektu pasiboek II. eranskinari dagozkion jarduerak garatzen dituztenean jaulkitako fakturen ondorioz izan daitezkeen iruzurrak galaraztearren, araubide horietatik salbuesteko beste kasu bat ezarri da, halako moduan non aipatu fakturen zenbatekoa etekin osoen guztirakoaren %75 baino handiagoa bada, subjektu pasiboak ezin izanen baitu araubide horiek aplikatu, zein den ere bere diru-sarreren bolumena.

Gainera, PFEZren zenbatespen objektiboaren araubideari uko egiteko sistema malgutu da. Esate baterako, enpresa jarduerak 2016an hasiz gero, zenbatespen objektiboaren araubideari uko egindakotzat ere joko da baldin eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 92.hiru artikuluan ezarritako moduan egiten bada jardueraren ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagokion ordainketa zatitua, erregelamenduz ezarritako epean, zenbatespen zuzeneko araubideari jarraituz kalkulatuta.

  1. eranskinean –PFEZren eta BEZaren alderdi komunak– indize eta moduluen aldaketa eskatzeko epeak luzatu dira, bai eta bi kasuetan aparteko gertaeren ondoriozko gastuak justifikatzeko ere; horrela, oro har, urte bakoitzeko abenduaren 31 arte aurkezten ahalko da eskaera, eta bada epe luzapen desberdin bat BEZarako eta PFEZrako, aparteko gertaera urtearen azken hilabetean edo hiruhilekoan emanez gero, hurrenez hurren.

    Oro har, 2016rako ezarri diren indize eta moduluak ez dira batere handitu iazkoen aldean, non ez diren errepide barnako garraioaren jarduerari dagozkionak (JEZ epigrafea: 722); izan ere, sektorearen bilakaeraren arabera, %10 igo dira PFEZri dagokionez.

    Lau xedapen gehigarri erantsi dira. Lehendabizikoan, langileen kontratazioa sustatzeko asmoz, baina betiere zerga kostu handiagoak sortu gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez ezarri da ezen 2016. urtean “soldatako langileak” moduluan, 2015eko moduluarekin alderatuta, igoerarik izan bada, bi moduluen arteko alde positibo horri zero koefizientea aplikatuko zaiola.

    Bigarrenean xedatu da jarduera 2016an hasi eta etekin garbia pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean zehazten duten subjektu pasiboek %60ko murrizketa izanen dutela etekin horretan jarduera hasi duten zergaldian, eta %30 hurrengoan. %70eko murrizketa izanen da bi zergaldietan, baldin eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten subjektu pasibo desgaituak badira.

    Hirugarrenean, %5eko murrizketa jasotzen da 2015. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean etekin garbiaren kalkuluari aplikatzeko, urtarrilaren 23ko 11/2015 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan jasotako jarduera ekonomiko guztietan.

    Laugarren xedapenean, zailtasun ekonomiko bereziak jasaten ari diren zenbait nekazaritza eta abeltzaintza jardueraren indizeak aldatzen dira 2015. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez.

    Horrenbestez,

    AGINDU DUT:

    1. artikulua. Zenbatespen objektiboaren araubidean eta araubide berezi erraztuan batera sarturiko jarduerak.

    1.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztua ondorengo jarduerei edo jarduera sektoreei aplikatuko zaizkie.

    JEZ JARDUERA EKONOMIKOA
    0 atala Norberaren konturako abeltzaintza
    - Aziendak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak
    - Nekazariek edo abeltzainek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude
    - Oihangintzako jardueren titularrek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude
    - Apartzeria araubideko nekazaritzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak
    - apartzeria araubideko oihangintzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak
    - Produktu naturalak eta landare edo animalietatik heldu direnak eraldatu, elaboratu edo manufakturatzeko prozesuak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan industria jarduerei dagokien epigrafe batean inskribatzea eskatzen badute eta produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrek eginak badira
    642.1, 2 eta 3 Txikizkako harakinek urdaitegiko gaiak prestatzea
    642.5 642.5 epigrafean oilaskoak erretzeagatik matrikulaturiko txikizkako saltzaileak
    644.1 Ogiaren, pastelen, gozogintzako gaien eta antzekoen, esnearen eta esnekien txikizkako merkataritza
    644.2 Ogi, ogi berezi eta opilen saltokiak
    644.3 Pastel, opil eta gozogintzako gaien txikizkako merkataritza
    644.6 Ore frijituen, estalkiak edo betegarriak izan ala ez, patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza
    647.1, 2 eta 3652.2 eta 3eta 662.2 647.1, 2 eta 3, 652.2 eta 3 eta 662.2 epigrafeetan matrikulaturiko txikizkako merkatariak, loteriak merkaturatzeko zerbitzuagatik
    653.2 Bere jarduerako artikuluen konponketa, 653.2 epigrafean matrikulaturiko txikizkako merkatariek egina
    653.4 eta 5 Eraikuntzako materialen, saneamenduko gai eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza.
    654.2 Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza
    654.5 Edonolako makinen txikizkako merkataritza (etxetresnak, bulegokoak, medikoak, ortopedikoak, optikoak eta fotografikoak izan ezik)
    654.6 Edonolako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda eta bandaje eta aire ganbaren txikizkako merkataritza, aipatu artikuluen handizkako merkataritza izan ezik
    659.3 Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuta daudenak, negatiboak eta inpresionaturiko bestelako material fotografikoa bildu, hirugarrenen laborategian prozesatu eta kopiak nahiz handipenak dagokionari entregatzeagatik
    659.4 659.4 epigrafean matrikulatutako txikizkako saltzaileak, garraio publikoaren txartelak, telefono txartelak, antzekoak eta loteria merkaturatzeagatik
    663.1 Merkataritzako establezimendu iraunkorretik kanpo egindako txikizkako merkataritza, ore frijituen (estalkiak edo betegarriak izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, goxokien, txokolatekien eta edari freskagarrien merkataritzan bakarrik aritzen direlarik eta instalazioan edo ibilgailuan berean txurrogintzako gaiak, patata frijituak eta gaztainak prestatzeko ahalmena dutelarik
    671.4 Bi sardexkako jatetxeak
    671.5 Sardexka bateko jatetxeak
    672.1, 2 eta 3 Kafetegiak
    673 Kafetegi eta ostatuetako zerbitzuak
    675 Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak
    676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak
    681 Izar bateko edo biko hoteletako ostatu zerbitzua
    682 Hostal eta ostatu-etxeetan ostatatzeko zerbitzua
    683 Landetxeetan ostatatzeko zerbitzua
    691.1 Etxetresna elektrikoen konponketa
    691.2 Automobilen, bizikleten eta beste ibilgailu batzuen konponketa
    691.9 Oinetakoen konponketa
    691.9 B.l.s.g.ko beste kontsumogai batzuk konpontzea (oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea izan ezik)
    692 Industrietako makinen konponketa
    699 B.l.s.g.ko beste konponketa batzuk
    721.1 eta 3 Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiariak errepidez garraiatzea
    721.2 Autotaxi bidezko garraioa
    722 Salgaiak errepidez garraiatzea
    751.5 Ibilgailuak olioztatzea eta garbitzea
    757 Etxe-aldairetako zerbitzuak
    849.5 Mezuen eta mandatuen garraioa, jarduera hori bakar-bakarrik norberaren garraiobideekin egiten denean
    933.1 Lurreko eta uretako ibilgailuak, ibilgailu aeronautikoak eta abar gidatzen irakastea
    967.2 Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak
    971.1 Egindako arropak eta etxerako jantzi eta gai erabiliak tindatu, lehorrean garbitu, garbitu eta lisatzea
    972.1 Emakume eta gizonendako ile-apaindegi zerbitzuak
    972.2 Edergintzako areto eta institutuak eta estetikako kabineteak
    973.3 Dokumentuak fotokopiagailuekin kopiatzeko zerbitzuak
    2.–Jarduera bakoitzean zein eragiketa ekonomiko sartzen diren zehazteko, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren arauak hartuko dira aintzat

    Halaber, jarduera bakoitzean sartutzat hartuko dira espresuki foru agindu honen I. eta II. eranskinetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR