79E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Miren Mirari Saralegi Alkotz andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen bulegoko burua, berak eskatu baitu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 79E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Miren Mirari Saralegi Alkotz andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen bulegoko burua, berak eskatu baitu. Ekainaren 6ko 2022/713321 eskabidearen bidez, Miren Mirari Saralegi Alkotz andreak eskatu zuen Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzura atxikitako Egiaztapenen eta Ebaluazioen bulegoko burua izateari uztea. Erakunde horretako zuzendari kudeatzaileak kargu-uzte hori onartu du, eta ondorioak 2022ko ekainaren 30ean sortzea proposatzen du.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak egin zituen organo berak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki horiek.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR