79/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baita urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 79/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baita urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Lehendakariaren foru dekretu hori Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren irailaren 5eko 18/2022 Foru Dekretuak aldatu du. Aldaketa honetan datza: Nafarroako Gobernuko eledun-eginkizuna kentzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren eginkizunetatik, eta eleduna izendatzea. Lehendakariaren foru dekretu horren azken xedapen bakarrak premiatzen ditu bertan aurreikusitakoak ukitzen dituen departamentuak beren egituren aldaketa aurkezteko Nafarroako Gobernuari.

Abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, galarazi gabe gero garatu ahal izatea. Garapen hori gauzatu zen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez.

Horrenbestez, bidezkoa da urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua aldatzea, haren edukia Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren irailaren 5eko 18/2022 Foru Dekretua aplikatzeak dakartzan eskumen esleipen berrietara egokitzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko irailaren zazpian egin bilkuran harturiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR