79/2018 FORU DEKRETUA, urriaren 3koa, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean egindako aldaketak direla-eta komeni da erregelamenduzko araua legera egokitzea. Testu bategina 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. Gainera, zergaren kudeaketan eskuratu den esperientziak ere erregelamenduaren zenbait artikulu aldatzea aholkatzen du, aplikazioa argiagoa izan dadin. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen eduki berriaren aipamen batzuk ere egokitu behar dira, bai eta beste arau batzuenak ere, zaharkituta daudelako.

Zerga arloko eskumena duen departamentuaren egiturari buruzko aipamenak aldatzen dira, baztertzaile ez den formula bat bilatzeko, berdintasun printzipioa beteko duena eta etorkizunean izan litezkeen aldaketen ondorioz moldatu behar izanen ez dena.

Lehenengo eta behin, zenbaki berriak eman zaizkie 2., 2.bis, 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluei, eta hemendik aurrera 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak izanen dira, hurrenez hurren.

  1. kapituluan, errenta salbuetsiei dagokienez, hasteko, 2.2.4 artikulua aldatzen da, literatura, arte eta zientzia arloetako zenbait sariren salbuespenaz honakoa ezartzeko: salbuespena Nafarroakoaz beste zerga administrazio batek deklaratutakoa denean, saria salbuetsia izanen da baldin eta Nafarroako araudian ezarritako baldintzak betetzen badira, eta horretarako eskaera saria jaso duen pertsonak egin beharko du, sariaren deialdia Espainiako administrazio batek egina izan nahiz atzerrian edo nazioarteko erakundeek egina izan.

Bigarrenik, aldaketak egiten dira 2.bis artikuluan, Zergari buruzko Foru Legean bezala, Aurrezki-kutxei eta Banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen II. tituluan araututako banku-fundazioek beren gizarte ekintza gauzatzeko emandako ikasketa beken salbuespena ere gehitzeko.

Azkenik, 5. artikulua ere aldatzen da, hau da, atzerrian egindako lanen atxikipenen salbuespena erregelamenduz garatzen duena, Zergari buruzko Foru Legera egokitzeko, salbuespenaren zenbatekoak, gehienez ere, 30.000 eurokoa izan behar duelako.

Horrez gain, bi urtetik gorako sorrera-epea duten edo aldian-aldian edo behin eta berriz jasotzen ez diren lan-etekin garbiak zehazteari dagokionez, kontuan hartu behar da Zergari buruzko Foru Legea aldatu zela etekin horiei, zenbait baldintza betetzen badira eta betiere zatika kobratzen badira, 100eko 30eko murriztapena aplikatu ahal izateko. Horrenbestez, erregelamenduzko araua egoera horretara egokitzen da, eta 10.2 artikuluko bigarren paragrafoa kentzen; haren ordez beste bat eransten da, azaltzen duena nola aplikatu 100eko 30eko murrizketa hori, etekinak 300.000 euro baino handiagoak direnean eta tributatzetik salbuetsitako zenbatekoak daudenean, kasu horretan murriztapena 300.000 euroko zenbatekoaren eta errenta salbuetsien zenbatekoaren arteko kendura positiboaren zenbatekoari aplikatuko baitzaio.

11. artikulua egokitzen da Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste zerga neurri batzuk ezartzen dituen abenduaren 27ko 16/2017 Foru Legeak 17.2 artikuluan egin dituen aldaketetara. Aseguru kontratuetan heriotzagatik ezarritako prestazioei dagokiena kentzen da, ez baitu ezer berririk eransten Zergari buruzko Foru Legearen edukiarekin alderatuta. Horrez gain, mendekotasun-aseguruen prestazioak eta ezintasun iraunkorragatik eta baliaezintasun handiagatik ematen direnak parekatzen dira, 100eko 50eko murriztapena aplikatzeko, behar diren baldintzak betetzen badituzte.

Kapital higiezinaren zenbait etekini ehuneko 40eko murriztapena aplikatzeko baldintza baliokidetzat zer hartzen den zehazten da. Murriztapen hori Zergari buruzko Foru Legearen 25.2 artikuluko bigarren paragrafoan jasotzen da; artikuluak murriztapen hori gordetzen du NASUVINSAk kudeatzen duen alokairu poltsan eskaintzen diren etxebizitzek eragindako etekinetarako, baina aplikatzen ahalko zaie, halaber, alokatuta dauden beste etxebizitza batzuek eragindako etekinei ere, alokairuaren baldintzak bitartekaritza bidezko errentamenduaren baldintzen baliokideak direnean, betiere subjektu pasiboak konpromisoa hartzen badu etxebizitza bitartekaritza programan sartzeko.

Baldintza baliokideak zein diren zehaztea zaila denez, artikulu honetan ezartzen da halakotzat hartuko direla errentamenduak baldin eta haien prezioek gainditzen ez badituzte programa horretarako unean-unean ezarrita daudenak, etxebizitzaren azalera eta kokapena kontuan hartuta.

Horrez gain, azkenean etxebizitza programa horretan ez sartzeak ekarriko dituen ondorioak jasotzen dira. Lehenengo eta behin, ezin izanen da murriztapena aplikatu, eta, gainera, subjektu pasiboak bidegabeki kendutako zenbatekoak itzuli beharko ditu, berandutza interesak gehituta, salbu eta etxebizitza programan ez sartzeko arrazoia bada eskaririk ez egotea etxebizitza dagoen tokian.

Enpresa eta lanbide jarduerei garraio elementuak atxikitzeari dagokion presuntzioa kentzen da, eta garraio elementuen erabilera gastuen kenkariari dagokion guztia Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 23. artikuluko 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoak arautuko du.

Gutxieneko amortizazioaren tratamendua merkataritza eta zerga arloko aldaketetara egokitzen da. Ibilgetu ukiezinari dagokionez, balio-bizitza mugatua eta mugagabea dutenen arteko bereizketa kentzen da, zeren, merkataritzako arauaren arabera, ukiezinak balio-bizitza mugatua du beti eta bere balio-bizitzaren arabera amortizatzen da; balio-bizitza modu fidagarrian kalkulatzerik ez badago, 10 urtekoa dela ulertuko da.

Bigarrenik, ezartzen da zein izanen den gutxieneko amortizazioa gastuen kengarritasuna mugatua duten garraio elementuen kasuan: erregelamendu honen 26. artikuluan aurreikusitako gehieneko amortizazio-aldiak eragindako koefizientea eskurapen-prezioari aplikatzearen emaitza den zenbatekoa, zein den ere etekin garbia zehaztekoa araubidea.

Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jardueren etekin garbia zenbatespen objektiboaren araubidean zehazteko, hauxe jasotzen da: diru-sarrera gisa zenbatuko da 10 urtez ibilgetuaren elementu ez amortizagarriak edo 10 urtetik gorako amortizazio epea dutenak finantzatu dituzten kapitaleko diru-laguntzen ehuneko hamar. Halaxe aplikatu izan da Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeak ezartzen zuen arau orokorrarekin bat, baina hura testu berrian kendu izanak aplikazioa galarazten zuen.

Zergari buruzko Foru Legearen 62.1 artikuluan jasotako ohiko etxebizitzaren kontzeptua eta birgaitzearena sartu dira erregelamenduan, beharrezkoa delako horiek mantentzea ohiko etxebizitzan berrinbertitzeagatiko salbuespena aplikatzeko.

Zergari buruzko Foru Legearen berrogeita seigarren xedapen gehigarrian aipatzen den tax exit delakoa, egoitza atzerrira aldatzeagatik izandako ondare gehikuntzak alegia, txertatzeko garapena jasotzen da, eta ezartzen autolikidazioak aurkezteko epea, tributu zorra geroratzea eskatzeko prozedura edo berezitasunak aplikatzeko aukeraz baliatzekoa, egoitza aldaketa egiten denean Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu batetik beste batera (harekin zerga arloko informazio truke egiazkoa baldin badago).

Gauzazko lan errenten zenbait alderdi ere Zergari buruzko Foru Legera egokitzen dira:

–Alde batetik, langilearen, bere ezkontidearen edo desgaitasuna duten bere ondorengoen eritasuna estaltzeko ordaindutako primen edo kuoten zenbatekoa 1.500 eurora handitzen dela jasotzen da, eta ez dela gauzazko lansaritzat hartuko.

–Langileen gaikuntzarako edo birziklatzerako ikasketa gastuei dagokienez, jasotzen da ez direla gauzazko lansaritzat hartuko, pertsona edo entitate enplegatzaileak zuzenean nahiz zeharka finantzatuta ere; zeharka finantzatzen direla ulertuko da, langilearen prestakuntza egokirako beharrezkoak diren produktuak merkaturatzen dituzten beste enpresa batzuek finantzatzen dituztenean, enplegatzaileak baimenduta.

–Jantokiko produktu eta zerbitzuen entregari dagokionez, zeharkako formulen kasuan, gauzazko lansaritzat hartzen ez den zenbatekoa 11 eurokoa izanen da aurrerantzean (lehen 9 euro ziren).

–Langileei akzioak edo partaidetzak ematen zaizkienean, ezartzen da gutxieneko antzinatasuna eskatzeagatik ez dela urratzen eskaintza enpresako langile guztiei baldintza berdinetan egiteko eskakizuna, baldin eta denei antzinatasun bera eskatzen bazaie.

–47.ter artikulua indargabetzen da, ikastetxeek beren langileen seme-alabei hezkuntza zerbitzuak ematearen mugak eta ezaugarriak jasotzen zituena, abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legeak Zergari buruzko Foru Legearen 15.2.e) artikulua indargabetzearen ondorioz.

50. artikulua indargabetzen da, elbarria izatea eta elbarritasun gradua frogatzea jasotzen dituena, Zergari buruzko Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian jasotzen baita gai horri buruzko guztia.

Kotizaziopeko alargun-pentsioen eta erretiro-pentsioen ondoriozko kenkarien erregelamenduzko garapena 6/2017 Foru Legeak Zergari buruzko Foru Legean egindako aldaketetara egokitzen da.

Zergari buruzko Foru Legearen 68. artikuluak ezartzen duenez, kotizaziopeko alargun-pentsioen eta erretiro-pentsioen eskubidea ezartzen duten zenbatekoak eta haien ondoriozko kenkarien zenbatekoak eguneratuko dira, Nafarroan KPIak duen gehikuntza metatua eta Nafarroako batez besteko soldatena hartuta, bietan handiena den balioarekin, erregelamendu bidez ezarriko den moduan. Agindu hori betetzeko, gaikuntza ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrari eguneratze hori egin dezan foru agindu baten bidez, erabili beharreko indizeak zehaztuz: Nafarroan aurreko urtean Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) izandako urteko batez besteko igoera eta Nafarroako batez besteko soldatek izandakoa, lan kostuen gaineko hiru hilean behingo inkestaren datuen arabera soldaten kostu arruntak emandakoa, aurreko urteko lehenbiziko hiru hiruhilekoetan eta urte horren aurreko urteko azken hiruhilekoan izandakoa.

Informaziorako betebehar formal batzuk jasotzen dituen 62. artikulua aldatzen da, batzuk kentzeko eta beste...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR