78/2022 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baita urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 78/2022 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baita urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena. ZIOEN AZALPENA

Urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretua otsailaren 12ko 9/2020 Foru Dekretuak aldatu zuen; izan ere, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatu zen, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia izena hartu baitzuen.

Ondoren, martxoaren 23ko 24/2022 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zen: bi atalen izenak eta eginkizunak aldatu ziren eta Datuaren Bulegoaren Atala sortu zen Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian, egitura departamentuaren beharretara egokitzeko.

Gaur egun, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak aldaketa berriak proposatu ditu egituran, azken urteotan informazio sistema korporatibo jakin batzuetan pixkana-pixkanaka eta ezarian-ezarian sortu diren beharrei erantzuteko, bai eta arreta emateko ere Osasun Departamentuari IKTen arloan.

Ildo horretan, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatu du atal bat sortzea Osasun Teknologien Zerbitzuan, dagoen bulegoa amortizatuz, eta bi atal Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuan, dauden bulegoak amortizatuz; eta, horretaz gain, proposatzen du zerbitzu bereko beste bi atalen izenak aldatzea, baita haien eginkizunak egokitzea eta berrantolatzea ere.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko abuztuaren hogeita lauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Aldatzen da urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat.–38. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“38. artikulua. Osasun Teknologien Zerbitzuaren egitura.

Osasun Teknologien Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

  1. Osasun Antolamenduaren Atala.

  2. Osasun Historia Elektronikoaren Atala.

  3. Arreta Espezializatuko Informazio Sistema Administratiboen Atala.

  4. Osasun Sistemetarako Software Arkitekturaren Atala.

  5. Osasun Teknologien Atala.

  6. Osasun Ekipamenduaren Atala.”

    Bi.–43 bis artikulua gehitzen da, eta testu hau izanen du:

    “43 bis artikulua. Osasun Ekipamenduaren Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

    Osasun Ekipamenduaren Atalak foru dekretu honetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR