77/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 8koa, urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 77/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 8koa, urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. ZIOEN AZALPENA

Urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Foru dekretu hori aldatu zuen otsailaren 10eko 9/2021 Foru Dekretuak, eginkizunak eta eskumenak berrantolatu eta hobeki definitzeko eta unitate organiko berriak sortzeko, besteak beste Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua.

Zerbitzu horren egitura ez da nahikoa bitartekaritza eta justizia errestauratiboa bultzatzeko, desadostasunak bideratzeko baliozko metodotzat hartzen direnak; horregatik, Justizia Zuzendaritza Nagusiak proposatu du departamentuaren egitura berriz aldatzea Justizia Errestauratiboko Atala sortzeko, helburu hori duena.

Era berean, izena aldatu behar zaio Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzuari, aurrerantzean Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzua izan dadin, zaharkiturik baitago orain “Bulego Judizial Berria” izendapena.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko irailaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretua.

Aldatzen da urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretua, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat.–16.1 artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“1. Justizia Zuzendaritza Nagusiak honako zerbitzu hauek ditu bere egituran:

  1. Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzua.

  2. Azpiegitura Judizialen Zerbitzua.

  3. Justiziako Gizarte Zerbitzua.

  4. Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua”.

    Bi.–2. atalaren izena aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

    “2. atala. Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzua”.

    Hiru.–17. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

    “17. artikulua. Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuaren esparru materiala eta eginkizunak.

    Giza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR